Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Genoman ere, geruzak

Genoman ere, geruzak

Markos Zapiain 2024/12/23 14:45

Hainbat geruza pilatzen edo artikulatzen da euskaran: ur, lur, su, zur, hur, hotz, har, haitz, hits, min, ni, hi, buru, odol, eder, adar, zezen, gogor, esku esaten hasi zirenek ipini zituzten azpiko geruzak, indoeuroparrak etorri baino lehen ziur aski; goragoko geruzak dira ardi, alaba, zeru, oilo, maiz, gurutze, alkate; are berriagoak datsegit eta konputagarri...

Era berean, hainbat garaitako osagaiek eratzen dute gaur egungo euskaldunaren genoma. Genoma zaharren azterketari esker jakin dugu hiru direla euskaldunon osagai genetiko nagusiak: % 17, mendebaldeko ehiztari-biltzaileengandik datorkigu (WHG idazten dute genetistek, Western hunter-gatherer); % 55, orain dela  6000 urte inguru, Neolitoan, Anatoliatik eta Mesopotamiatik etorritako nekazariengandik; azkenik, % 28, orain dela 4500 urte Volga inguruko estepa pontikoetatik helduriko artzainena da. Trifinium webgunean idazten duen Gaska genetistari zor dizkiot datu horiek.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.