Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Gehiago, gutxiago

Gehiago, gutxiago

Markos Zapiain 2025/01/26 13:54
Hiru neurri, adierazleen eta adierazien arteko harremanetan

Humboldtek dioenez, bitarteko mugatuen erabilera mugagabea da edozein hizkuntzaren funtsa. Bestalde, ia beti izaten da sinpleagoa eta egituratuagoa adierazleen sistema adierazten duena baino: fonemak eta esanahiak, mitemak eta mitoak, biziaren oinarri kimikoa eta naturaren gorputz-aberastasuna, genomaren letrak eta idazten dituzten bizidunen formen ugaritasun txundigarria…

Kontrara, inor gutxik jartzen duen arren zalantzan ametsen hizkuntzatasuna —psikoanalisten artean ez, bederen—, ametsetan oso ugariak dira adierazleak —ametsetako irudiak—, eta laburra, berriz, adierazien zerrenda, ametsen zentzua: Txillardegik aipatzen ditu gorputza, biluztasuna, gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak, jaiotza eta heriotza. Era berean, milaka dira giza hizkuntzak —adierazletzat har litezkeenak—, baina nahiko soila ostera adierazten duten giza esperientzia. Diferentziak aurkitu nahi badituzu jendearen zorian, aurkituko dituzu; baina aisa ikus ditzakezu antzekotasunak ere.   

Azkenik, berdinketa dugu hemen: ametsetako hainbat irudik izan dezakete esanahi bakar bat: lehoiak, dorreak, erregeak zein zakilak adieraz dezakete aita. Eta alderantziz, amets-irudi bakar batek hainbat esanahi izan ditzake: ametsetako ontziak adieraz dezake, besteak beste, sehaska eta haurtzaroa, alua edota ontzi jakin bat, beste barik.

 

 

.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.