Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Filiazio biologikotik gizarte-aliantzara

Filiazio biologikotik gizarte-aliantzara

Markos Zapiain 2026/07/09 14:24

Zer aurkitu zuen? Lévi-Straussen esanetan, argi dago xede bera dutela jendarte orotako ezkontza-arauek: familia, unitate biologiko gisa, bere baitan ez ixtea. Itxituraren ordez, aliantzak behar dira gizartean ezarri, gizarte-aliantzak baitira ezkontzaren bidez sorturiko loturak ere. Eta gizarte-aliantza horiek ordezten dituzte filiazio biologiko hutsak erabakitako loturak.

Halaxe heldu zen antropologoa intzestuaren debekuari antzematera. Lévi-Straussen ustez, debeku horrek bilakarazten baitu natura kultura, eta sortzen gizartea. Piztien artean ez dago gisako arau unibertsalik. Gizakienean, aldiz, era batera edo bestera, nonahi ageri da.

Intzestuaren debekuak garbi darakutsa ezkontza ez dela pertsona biren arteko kontua bakarrik: talde edo herri biren arteko harremana ere bada. Zeure senide edo tribu-kide batekin ezkontzea debeku duzularik, beste familia edo tribuekin harremanak ezartzera behartuta zaude. Eta, Lévi-Straussentzat, horrelaxe hasi zen gizartea. Sinpleegia da esatea debekuak zentzu negatibo hutsa duela, askatasuna murriztera mugatzen dela; zeren eta, horrez gain, harremana eta trukea ere ahalbidetzen baititu. Eta truke eta harreman horiek dira jendarteen oinarria. Ez dugu-eta emakumeen trukea bakarrik; baditugu halaber ondasunen eta zerbitzuen trukea, zein hitzena eta ideiena. Azken batean, komunikazio mota guztien bitartez eratzen da jendartea.

Ahaidegoa ulertzeko orduan ere, lagungarri izan zuen Lévi-Straussek hizkuntzalaritza estrukturalistaren eredua. Hizkuntzak bezala, gizarteak ere ez du elementu isolatuen bidez funtzionatzen, harremanei esker baino. Terminoek ez dute esanahirik beren kabuz, baizik beste terminoekin duten erlazioaren arabera: semeak ez berak bakarrik, ezpada alaba, aita, ama, etab. dauzkan estrukturan aurkitzen du esanahia eta zentzua; orobat, b-k ez du zentzurik, ez baldin bada d, g, p, t, k eta gainerako fonemek osatutako estrukturaren baitan.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
Ondo ekarria. Adibidez, ez Mitxelena ez Brassens ... Markos Zapiain, 2026/06/16 10:25
Georges Brassens (1921-1981) kantari ... Amatiño, 2026/06/11 14:50
Mila esker, Urko! Irakurri ditiat Mastodonen gai ... Markos Zapiain, 2026/06/10 21:03
Txillardegik eta Jorge Luis Borgesek hizkuntzari ... Urko Azpitarte Zubizarreta, 2026/06/09 18:42
Beharbada bai, Amatiño. Hori bai, ... Markos Zapiain, 2026/05/28 07:35
Ebidentziaren bost paradigma horiek egia ... Amatiño, 2026/05/27 18:16
Arrazoia, Amatiño, kar-kar-kar.   Josu Goikoetxea ... Markos Zapiain, 2026/05/02 22:56
Von Neumannek, matematiko eta informatiko ... Amatiño, 2026/05/02 12:11
Euskal abeslari ospetsu batek pertsona ilegabeen ... Markos Zapiain, 2026/03/12 17:55
Andoni Ortuzar zara? Markos Zapiain, 2026/01/07 17:50