Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Eztei-bidaia (eta d)

Eztei-bidaia (eta d)

Markos Zapiain 2026/06/26 13:31

Mitxelenaren eszeptizismoa bere metodoan bertan zegoen txertatua.  Datu berriak betiko metodo zientifiko zorrotzetik bahetu ostean bestelako emaitzak erakutsiz gero, arazo barik onartzen zituen ondorio berri horiek. Mitxelenaren baitako irabazle malgua eta galtzaile zurruna ezkondu zirenez geroztik, “irreductible” eta “inconmensurable” kontundenteegiak bertan behera utzi eta zabalik dugu aukera: baldin eta Irulegiko eskukoaren tankerako testuak ugarituko balira, eta iberieraren ulermena sendotuko balitz, eta euskararen eta iberiararen sistema fonologikoetan paralelismo erregular gehiago aurkituko balira, eta morfologiak konparatu eta kointzidentziak era koherentean deszifratuko balira, eta Orduñaren proposamenak beste aurkikuntza askok berretsiko balituzte, orduan ez genuke arrazoirik pentsatzeko Mitxelenak ez lukeela bere iritzi zaharra aldatu eta euskararen eta iberieraren arteko ahaidetasun genetikoa onartuko.

Errenteriarraren jarreraren ondorio logikoena bailitzateke aldaketa hori. Garbi idatzi zuen ezagutza zientifikoak aurrera egiten duela datu berriei adi egon eta hipotesiak etengabe berrikusiz, ez aldez aurretik hartutako jarreretan kosta lain kosta gotortuta. Halatan, agian Mitxelena gaur egun ez litzateke batek baino gehiagok irudikatzen duen euskal-iberismoaren betiko aurkaria, baizik eta ondorioak berrikusteko prest legokeen izpiritu zabala, datu berrien interpretazioak aski sendoak irudituko balitzaizkio.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
Ondo ekarria. Adibidez, ez Mitxelena ez Brassens ... Markos Zapiain, 2026/06/16 10:25
Georges Brassens (1921-1981) kantari ... Amatiño, 2026/06/11 14:50
Mila esker, Urko! Irakurri ditiat Mastodonen gai ... Markos Zapiain, 2026/06/10 21:03
Txillardegik eta Jorge Luis Borgesek hizkuntzari ... Urko Azpitarte Zubizarreta, 2026/06/09 18:42
Beharbada bai, Amatiño. Hori bai, ... Markos Zapiain, 2026/05/28 07:35
Ebidentziaren bost paradigma horiek egia ... Amatiño, 2026/05/27 18:16
Arrazoia, Amatiño, kar-kar-kar.   Josu Goikoetxea ... Markos Zapiain, 2026/05/02 22:56
Von Neumannek, matematiko eta informatiko ... Amatiño, 2026/05/02 12:11
Euskal abeslari ospetsu batek pertsona ilegabeen ... Markos Zapiain, 2026/03/12 17:55
Andoni Ortuzar zara? Markos Zapiain, 2026/01/07 17:50