Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Ezkerra eta eskuina

Ezkerra eta eskuina

Markos Zapiain 2012/10/31 15:42
Ezkerra eta eskuina oro har, Michel Onfrayren arabera

1-Liberalismoak pobretzea dakar, eta ez guztien ongizatea

2-Miseria aberastasuna txarto banatzeak eragiten du. Ez da berezko egitate ulergaitz eta misteriotsua.

3-Banaketa zuzen batek txirotasuna desagerraraziko luke, miseria ez baita beharrezkotasun teologiko bat.

4-Delinkuentzia sortzeko orduan gizabanakoen ezaugarriak baino eragingarriagoak dira gizartearenak.

5-Erlijioak gizarte atzerapena larritzen du, ez da indar askatzaile bat.

6-Pertsona mota berri bat sor daiteke, ezinbestez bekatari edo gaizto litzatekeen gizakiaren ideia gaindi liteke.

7-Politika ez da etikatik bereizi behar.

8-Herri baten onura gorena ez da aberastasun nazionala handitzea, baizik hiritarren zoriona.

9-Gizabanakoen zein herrien gaixotasun fisiko eta psikikoen jatorri bi: batetik, kristautasunak guztia erruz kutsatu du; bestetik, liberalismoak gizartetik bakartzen gaitu.

10-Eskuinak lanorduak biderkatu eta lanaldia luzatu nahi izaten du; ezkerrak, berriz, laburtu, murriztu.

11-Eskuina umeei lan eginarazten ahalegintzen da, edo gazteak lehenbailehen lanean jartzen. Ezkerrak nahiago ditu eskolan.

12-Eskuinak eskubide sindikalen aurka dihardu, besteak beste lan eskubidearen aurka.

13-Eskuina eskola pribatuak sustatzearen aldekoa da; ezkerrak, berriz, gurago du irakaskuntza laiko, doako eta derrigorrezkoa.

14-Eskuinak langabeziari ezikusi egiten dio, egitez onartu egiten du. Ezkerrak guztiontzako lanaren alde dihardu.

15-Eskuinak lanpostu kaxkarrak onartzen ditu, eta kanporatze librea. Ezkerrak langilea babesteko joera du, funtzionaritza sustatzen du.

16-Eskuinak ahula eta txiroa are ahul eta txiroago bilakarazten du. Ezkerrak osasun publikoa eta zahar-etxeak indartzen ditu, ahulenak babesteko joera du.

17-Eskuinaren zigor eredua panoptikoa da. Zigorra gogortzearen aldekoa izaten da: begia begi truk, heriotza zigorra, eta abar. Aldiz, ezkerrak prebentziozko politika egiten du: gaizkileak neurri handi batean miseria ekonomikoak sortzen dituenez, sutsuki zigortzea baino zuhurragoa da miseria desagerrarazten ahalegintzea. Gizartetik egundo ezer jaso ez dutenak dira askotan gaizkileak. Ezkerraren arabera, gizarteak gaizkileengandik zerbait exijitzeko eskubide etikoa izango du soilik aldez aurretik baliabide eta bitarteko guztiak jarri baditu hiritarra gaizkile bihur ez dadin.

Urbinaga
Urbinaga dio:
2012/11/03 08:45
Eskuin-eskertiarrak gera, "Cosmopolis" http://cosmopolisthefilm.com/en
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2012/11/03 18:56
Mila esker, Raimundo. Dirudienez ezin da Internetetik jaitsi. Oraingoz ez behintzat. Edo bai? Non?
Urbinaga
Urbinaga dio:
2012/11/06 09:05
Madrilen ikusi nuen V.O. 9 € ordainduta BEZ barne, badakizu Megaloud edo antzeko web orria sakatu eta telefono mugikorraren truke filma edo "hold" batean eror zaitezke, Googlek lagunduko dizu.Batzutan "The hold" zeharkatuz "cosmopolis" berria ager liteke kontuz ziberMarx agertzen bada eta gainbalioa kobratzen dizu. Sorte on.
Gari
Gari dio:
2012/11/06 13:51
Go pirate,

http://thepiratebay.se/search/cosmopolis/0/99/0

Torrent programatxo bat besterik ez duzu behar Markos!
Urbinaga
Urbinaga dio:
2012/11/06 18:06
Thanks, Gari
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2012/11/06 19:36
Eskerrik asko bioi, Raimundu eta Gari!! Gari, Torch Torrent izeneko bat jaitsi dut, eta bere bitartez Cosmopolis; eta, zinez diotsut, nire ordenagailuan sekula santa ez da ezer ikusi hain ongi. Agian Blue Ray formatuari dagokiolako Cosmopolisen bertsio hori. Zoragarri ikusten da, telebista baino hobeto. Orain ordenagailutik desitsastea zaila.
Gari
Gari dio:
2012/11/10 07:55
Ondo Markos! Pozten naiz!

Ba, hortxe daude deskargarako milaka pelikula, dokumental, musika diska eta abar. Hori eta gero Luistxoren azpitituluekin konbinatuta, ezin aspertu! http://azpitituluak.com/

Orain hasi beharko zara pentsatzen nola entxufatu ordenagailua telebistara. :-)
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2012/11/11 23:06
Gari, eskerrik asko; zure aholku ia guztiak ari naiz ondo samar betetzen, baina ezin ordenagailua telebistara entxufatu: datu berri gehiegi hain denbora laburrean

Luistxoren lan eskuzabal eta bikainari zukua merezi bezala ateratzeko ere, hobe geldika-geldika

Ondo ibili eta besarkada bat
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.