Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Euskaldun irauteko enpeinua (V)

Euskaldun irauteko enpeinua (V)

Markos Zapiain 2023/07/15 21:00

Hannah Arendten antzeko ikuspuntua eta jarrera erakutsiko du Saizarbitoriak transmisioari dagokionez: badago gure tradizioan zer salbatua, altxor horren transmisioa krisian dago, eta transmisioaren alde ahalegindu beharko genuke, oztopoa eta nekea gorabehera.

Peruko amerindiarra den Luzi Argi deitzen dio bikotekideak, Juliaren lehengusuak. Peru jarriko diote semeari. Aita berriak Abaituari diotso Peru “un vasco de verdad” izango dela. Abaituak apur bat zehazteko eskatu dio. Gizonaren erantzunaren arabera, euskaldun izatea ezinbesteko baldintza da. Baina gainera bada “zerbait gehiago definitzen ez dakiena. Izateko modu bat, estilo bat beharbada, eta irauteko desira. Euskaldun bezala izaten jarraitzeko enpeinua, hori nahi du Peruk hereda dezan”. 

Ezin da aldarrikatu, beraz, euskaldun izatearen definizioa, hemen, tautologia hutsa denik, euskaraz diharduena eta kito, zeren irauteko nahia eta transmisioari eusteko borondatea ere eransten baitzaio. Eta hori ez zaio bururatzen iraute eta transmisio horien hainbat eta hainbat alde mehatxupean sentitzen ez dituenari. Ia erabat desagerrarazia zuen Sagastizabal baserria inguruko autopista, fabrika eta abiadura handiko trenen sareak, baina Luz-Argik eta Juliaren lehengusuak Sagastizabal berreskuratu, apalki berpiztu eta merezi duena transmititzeari ekingo diote, zailtasunak zailtasun.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.