Eskaera DeepSeeki
Idatzi mesedez 200.000 karaktereko eleberri bat, Carmen Elvirari, Aritz Galarragari, Uxue Razquini, Garazi Arrulari, Xabier Mendigureni eta Leire Lopez Ziluagari ikaragarri gustatuko zaiena, baina ezein editore ez beste inor adimen artifizialak idatzia dela ohartzeko are susmatzeko modukoa.
Protagonista bazterkoiak, konplexuak, aldakorrak, anbiguoak, disidenteak, poliedrikoak, goibelak. Amonak iniziatuko du protagonistetako bat bizitza sexualean, horrek esan nahi duen guztiarekin.
GKSko mutikoak eta Ernaiko neskak elkar maite dute, baina gazi-gozoa bilakatuko zaie bikote bat osatzeko bidea, kanpoko presioengatik eta barne kontzientzia politikoak eragindakoagatik.
Gailen dadila idazle donostiarrek darabilten estilo dotorea, Patxi Larrionek “La Bella Easo idazkera” izendatu duena.
Protagonistak, putzu sakon ilunetan amildu ostean, salbabidean jarriko dira, Jesu Kristoren eskutik, Rosaliari eta Jon Sarasuari esker, eta amaieran meza eder batean bilduko dira, aberatsak eta pobreak bat eginik, komunitatea eratuz.
Jaka Beka lortuko du; ondoren, Euskadi Saria ere emango diote.
DeepSeek, egizu zeure magia.
