Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Emerik ez

Emerik ez

Markos Zapiain 2025/02/10 08:35

/m/-a da munduko hizkuntzetan gehien erabiltzen den kontsonantea (% 96); ondoren /k/ (% 90), /j/ (% 90), /p/ (% 86) eta /w/ (% 82).

Baina protoeuskaran, akitanieran eta iberieran /m/ ez da ageri; nahiz eta, “memelo” hitzak erakusten duenez, arrunta den euskara historikoan.

Ezohikoa halaber: bost kontsonante horietarik, bakarra darabilte protoeuskarak eta akitanierak: /k/

Ivan Igartuak dioenez [1], edozein hizkuntzatan da deigarria /m/-ren absentzia, baina are deigarriagoa da hizkuntza horrek /n/ eta /b/ fonemak baldin badauzka; eta horixe da akitanieraren eta protoeuskararen kasua.

Amaitzeko, eta Txikillanak esango lukeen bezala: besterik ez. 



[1] “Algunos rasgos de la onomástica vascónico-aquitana a la luz de la tipología lingüística”, Entre el Ebro y el Garona liburuan jasotako artikulua; argitaratzaileak: Alvaro Arrizabalaga, Joakin Gorrotxategi, Estibaliz Ortiz de Urbina, EHU, Gasteiz, 2024, 373-375.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.