Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Darwin espainolei buruz

Darwin espainolei buruz

Markos Zapiain 2022/07/17 14:15

Darwin arrazista zen, uste zuen goi mailako arrazak daudela, oroen gailen ingelesena, hau da, berea, eta behe mailakoak, primitiboak, hurbilago dabiltzanak animaliengandik. "Gizakiaren Jatorria" liburuko bosgarren atalean bere buruari galdetzen dio nondik ote datorren espainolen gainbehera arraza gisa, espainolen ergelkeria intelektual eta etikoa. Darwinen azalpena: Inkisizioak hiru mende luzeetan espainolik zalantzati, adimentsu eta ausartenak akabatu zituen. Urtean, batez beste, mila inguru. Horrek birrindu du arraza espainola. Arrazakeriaren aurkako sentiberatasuna dela eta, gaur egun gogorra egiten zaigu horrelakoak irakurtzea, baina zer ez ote zuen erantsiko Darwinek Sergio Ramos ezagutu izan balu...

Amatiño
Amatiño dio:
2022/07/17 18:41
Sergio Ramos andaluziarra da, eta Darwinek ezagutu izan balu, segurutik bat etorriko litzateke Unamunorekin, zera esan zuenean: "me parecen huecos, inconsistentes, realmente tontos. El andaluz es en España una especie inferior".

Harrigarria da, gero, jende argi, aditu, prestatu eta guztiz arrazoitsua zein astakeria handiak esatera iristen den batere lotsa eta espanturik gabe.

Filosofiak esplikatu al dezake gure neurona partzelatuen irizpide kontrajarriak? Hori, nik dakidanez, zientziaz kanpo geratzen baita.
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2022/07/18 17:10
Filosofiaz kanpo ere bai, zoritxarrez. Bestela, Filosofiaren Historia ez litzateke hain zeharo arrazista (Ilustrazioa eta XIX. mendea ikaragarriak dira (Voltaire, Hume, Kant, Hegel, Nietzsche, Guyau…). XX. mendeko filosofo handientzat Heidegger eta Wittgenstein hartu izan dira. Heideggerren pentsamenduaren muina bera zen arrazista. Wittgensteinek baditu esaldi arrazista solteak, baina ez zait iruditzen bere pentsaera arrazista denik. Zorionez, ez dago Filosofiarik, baizik eta filosofiak.
  
Kolonialismoaren indarkeria zuritzeko erruz erabili izan da filosofia. Juduak eta beltzak izan dira ziur aski petxero nagusiak.
 
Bilatzen hasiz gero, dena den, literatoak ez dira gutxiago, hala nola espainolen aurkako Gabriel Celayaren mespretxuak, edo Borgesenak beltzen aurka.
 
Hori bai, deigarria da Brunete mediatikoaren erantzunaren desberdintasuna: Arzalluzek “un tal Blázquez” esan zuenean ematen zuen ijitoak eta homosexualak esterminatzea proposatu zuela; aldiz, Savaterrek, “Borges: la ironía metafísica”n, aise barkatzen dio Borgesi “los negros no han servido más que para ser esclavos” ospetsua, euskal abertzaletasuna berez eta ñabardurarik gabe dela arrazista eta desagerrarazi beharrekoa etengabe aldarrikatzen duen Savaterrek.

Montaigneren “Solasean aritzeko moldeaz” (Entseiuak, III) izan daiteke antzekoetan ez jausteko antidotoetako bat: gaskoiak lira-jotzaile bat aipatzen du, irakaslea, bere ikasleak behartzen zituena lira gaizki jotzen zuen gizon bat entzutera, desafinaziotik gehiago ikasten omen baita birtuosismotik baino.
 
Montaigne: “mintzamolde mordoilo batek hobeki zuzentzen du nirea onak baino. Egunero beste baten jokamolde zozoak gaztigatzen eta ohartarazten nau. Atsegingarriak baino hobeki hunkitzen eta iratzartzen du ziztatzen duenak. Aro hau ez da egokia gibelka eramateko baizik, adostasunaz baino gehiago desadostasunaz, antzekotasunaz baino gehiago ezberdintasunaz. Eredu onek guti irakatsia izanik, gaiztoez baliatzen naiz, hauen ikasgaia egunerokoa baita. Entseiatu naiz atseginaren egitera eredu horietan ezatsegina ikusten nuen bezainbat; gotorra, ikusten nuen bezain beratza; eztia, ikusten nuen bezain garratza”. (Eduardo Gil Beraren itzulpena)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
Bai, izebarekin zein aitarekin bihotzez ... Markos Zapiain, 2022/08/03 10:38
Hala ere, umorea galdu behar ez den moduan, eta ... Amatiño, 2022/08/03 07:48
Kar-kar-kar, zein poliedrikoa den giza ... Markos Zapiain, 2022/08/02 16:39
Aukeran datorkidan gaia. Aurretiazko Borondateen ... Amatiño, 2022/08/02 16:11
Filosofiaz kanpo ere bai, zoritxarrez. Bestela, ... Markos Zapiain, 2022/07/18 17:10
Sergio Ramos andaluziarra da, eta Darwinek ... Amatiño, 2022/07/17 18:41
Alfonso, idatzi duzun guzti-guztiarekin ados. ... Markos Zapiain, 2022/07/04 11:34
Brabo, Markos!!👌 Izaskun Olaskoaga, 2022/07/03 15:46
Kaixo, Markos: Barrura iritsi zait gai hau. Egoak ... Alfonso Guilló, 2022/07/02 16:35
Gari, mila esker ni pentsalarien artean ... Markos Zapiain, 2022/06/28 11:30