Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Clydie King joan zaigu

Clydie King joan zaigu

Markos Zapiain 2019/01/20 21:55

Kingen heriotzaren berri ematen duen albiste honetan haren zenbait abesti dauzkazu

Hemen Linda Ronstad-i laguntzen You're no good kantuan

1:35-1:46 tartea, bereziki egokia ulertzeko zer den erritmoaren eta musikaren poza, eta zergatik ibiltzen ziren Clydie Kingen atzetik zoro lez Ray Charles, Rolling Stones, Lynyrd Skynyrd, Barbra Streisand edo Bob Dylan

1981eko udan Frantziako Tolosan eta Avignonen ikusi genuenok inoiz ez dugu ahaztuko 

Gainera, orain Sad Eyed Lady Of The Lowlands-i esker bi kontzertu haiek berpiztu ditzakegu, ikaragarria da internet

Hemen Avignonekoa (hasiera falta da, gizon bat harmailetatik erori eta hil, argindarra joan eta Dylan, King eta enparauek a capella abestu zutenekoa, Takolo, Pirritx eta Porrotxek bezala Gernikako Azokan 90ko hamarraldiko bigarren erdian)

Argindarra berreskuratuta, Kingek eta Dylanek Saved erabili zuten kontzertua abiarazteko; Trouble No More-ko bertsio honetan, garai hartako izpiritua ederto jasotzen duena, Clydie King koristen artean Dylanengandik urrutien dagoena da, panderoa jotzen

Gari A.
Gari A. dio:
2019/01/21 13:01
Ez nuen King ezagutzen, baina hemendik aurrera nere gogoan egongo da, Darlene Love, Janice Pendarvis, Dolette McDonald, Judith Hill eta beste hainbaten moduan. Ez dakit dokumental hau ikusi duzun, Markos: https://eu.wikipedia.org/wiki/Ospea_20_pausora Ederra da.
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2019/01/21 23:40
Eskerrik asko aholkuagatik, Gari, hasi eta buka ikusi dut hipnotizaturik. Zer desberdinak ospetik 20 pausora geratzeak eragiten dizkien erreakzioak: amorrua, autoestimaren pitzatzea, onarpen estoikoa, esker ona... Oso polita. Bizpahiru aldiz ageri da Clydie King. Orain youtuben osorik dugun "Stop Making Sense" berrikusteko gogoa piztu dit: https://www.youtube.com/watch?v=mzFfV-02-Ts. Mila esker berriro ere eta ondo ibili.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.