Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Clauden Mitologikoak

Clauden Mitologikoak

Markos Zapiain 2026/07/20 18:18

Lévi-Straussek erakutsi digu hainbat mito amerindiarretan bildurik ageri direla eguzkiaren eta Lurraren arteko distantzia egokia, eguzkiaren eta ilargiaren arteko harreman egokia, egunaren eta gauaren txandakatze egokia, urtaroen erregulartasuna, ezkontideen arteko distantzia ez hurbilegia ez urrutiegia, eta animalien eta gizakien arteko bereiztea.   

Ehunka mitotan errepikatzen diren oposizio estrukturalak dira, eta distantzia egokia dute funtsezko gai. Oposizio hauxe da benetako inbariantea: ez hurbilegi (nahastea, intzestua, kaosa); baina ezta urrutiegi ere (erabateko bereiztea, etsaitasuna, heriotza). Eta bilatu beharrekoa, berriz, hurbilegiaren eta urrutiegiaren arteko tarte egokia da; alegia, ordena. Horregatik lotzen ditu mitoak batera eguzkia eta Lurra, eguna eta gaua, urtaroak, andrea eta gizona, animaliak eta gizakiak.

Guretzat bost arazo desberdin dira; mitoarentzat, ostera, arazo bakarra. “Mitologikoak” izeneko lau liburukiz osaturiko bilduman azaldu zuen Lévi-Straussek mitoz mito distantzia egokia. Ez naiz orain ordea bero honekin lau liburukiak aztertzen hasiko. Traizioa hain itsusia izan ez dadin, "Claude" izeneko adimen artifizialari ez besteri eskatu diot laguntza (ez baita ezinezkoa izen hori Claude Lévi-Straussen omenez jaso izana), eta horratx erantzun moldatua: lehenbiziko liburukian, “Gordina eta egosia” izenekoan, azaltzen dira aurrenekoz eguzkiaren, ilargiaren, suaren, txorien eta ezkontzaren arteko korrespondentzia estrukturalak. Bigarrenean, “Eztitik errautsetara”, are gehiago zabaltzen dira “hurbil/urruti”, “gordin/egosi”, “natura/kultura” oposizioak. Hirugarrenean, “Jateko ohitura egokien jatorria”, ezkontza, ahaidetasuna eta distantzia sozial egokia sistematikoki lotzen dira elikaduraren eta kosmologiaren antolaketarekin. Eta azkeneko Mitologikoak-en, “Gizaki biluzia”, Lévi-Straussek azaltzen du oposizio horien arteko oreka dela aurreko hiru liburukietan jorraturiko mitoen bilakaera eta eraldaketa ororen inbariantea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
Ondo ekarria. Adibidez, ez Mitxelena ez Brassens ... Markos Zapiain, 2026/06/16 10:25
Georges Brassens (1921-1981) kantari ... Amatiño, 2026/06/11 14:50
Mila esker, Urko! Irakurri ditiat Mastodonen gai ... Markos Zapiain, 2026/06/10 21:03
Txillardegik eta Jorge Luis Borgesek hizkuntzari ... Urko Azpitarte Zubizarreta, 2026/06/09 18:42
Beharbada bai, Amatiño. Hori bai, ... Markos Zapiain, 2026/05/28 07:35
Ebidentziaren bost paradigma horiek egia ... Amatiño, 2026/05/27 18:16
Arrazoia, Amatiño, kar-kar-kar.   Josu Goikoetxea ... Markos Zapiain, 2026/05/02 22:56
Von Neumannek, matematiko eta informatiko ... Amatiño, 2026/05/02 12:11
Euskal abeslari ospetsu batek pertsona ilegabeen ... Markos Zapiain, 2026/03/12 17:55
Andoni Ortuzar zara? Markos Zapiain, 2026/01/07 17:50