Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Chomskyk Pettiren azken diskoa goraipatu du

Chomskyk Pettiren azken diskoa goraipatu du

Markos Zapiain 2020/11/14 11:30
Manipulazio estrategiak lanagatik Petti eta Harkaitz Cano zoriondu ditu. Canoren letrei buruz idatzi du "very quotable" direla

Chomskyren gogoetetan oinarrituta, Sylvain Timsitek Manipulazio mediatikoaren hamar estrategiak osatu zuen. Estrategia horietako bakoitza kantu bana bihurtu dute Pettik eta Canok, eta Manipulazio estrategiak diskoan bildu dituzte. Chomskyri berari bidali eta erantzunean jaso dute laudorioa. 

Ezetz asmatu bertso hauen artean zein goraipatu dituen bereziki hizkuntzalariak?

 

1-Zenbat damu, hainbat amu.

Egia bihar jakingo dugu.

---

2-Poxpoloak ahaztu du nola erraten den su.

---

3-Ispilu ispilutxo, erreinuko ergelen,

Atleta naizela dio, eta naiz buru-herren.

---

4-Errua errun duen oiloa zara:

Zure errua, zure pozoia, zure bazka.

 

Maldan behera zoaz, erruberari bultzaka;

erru ezberdina da erru bera. 

 

Erruak dakar erru-dantza;

erruak soilik du erruaren antza.

Zer izan zen lehenago, errua edo arrautza? 

 ------  

5-Txutxu-mutxu ziztrinena notizia bihurtua,

bihotzeko albisteei gibeletik lotua.

Euli baten hegadak  nau  hagitz distraitu,

moda, sona, txorimalo eta freakyen maisu. 

 

Saten traje baten bila  dabil Satan kaikua...

“Nork nori eman dion, badakizu muxua,

Lolita probokatzaile, ala haren maisuak?”

Ergelen gelan sartzeko jakin beharrekoa. 

-------

6-Zeure begia, haien zizare;

hor geldirik, zeren zain zaude?

 

Pantailen lohian sartuta ez da mundua,

baizik zingira hatz puntetan duzuna. 

--------

7-Izenik ez daukan kezka ez da benetakoa,

izenik ez daukan kezka ez baita arazoa.  

 

Zinezko kezkei izena kentzea da gakoa,

sortu nahi diren arazoz betetzeko auzoa. 

-----

8-Ergelen gela, guztietan goxoena;

berogailua etxe osoan barrena. 

 

Ergelen gelan giro fahrenheit epela.

Elkarrizketa halaxe da: zozoa gozo,

belea zuri, txepetxa beti txepela.  

------

9-Zaldia izan arren, zabiltza asto lanean...

Christine Van de Kamp
Christine Van de Kamp dio:
2020/11/17 15:30
Dear Mr Zapiain,

I would bet on 8th verse.

Best,

Christine
Ainara
Ainara dio:
2020/11/17 17:59
Hauxe: Poxpoloak ahaztu du nola erraten den su.
Yeneko
Yeneko dio:
2020/11/17 18:14
Seigarrena.
Leire
Leire dio:
2020/11/17 18:14
7-Izenik ez daukan kezka ez da benetakoa,

izenik ez daukan kezka ez baita arazoa.

 

Zinezko kezkei izena kentzea da gakoa,

sortu nahi diren arazoz betetzeko auzoa.
Amaia
Amaia dio:
2020/11/17 18:20
laugarrena!
Mattin
Mattin dio:
2020/11/17 18:23
Laugarrena
Mau
Mau dio:
2020/11/17 18:25
Laugarrena
June
June dio:
2020/11/17 18:29
Bigarrena
Ainhoa
Ainhoa dio:
2020/11/17 18:35
6-Zeure begia, haien zizare;

hor geldirik, zeren zain zaude?

 

Pantailen lohian sartuta ez da mundua,

baizik zingira hatz puntetan duzuna.
Noam harira:
Noam harira: dio:
2020/11/17 19:28
laugarrena my friend!
Kanta horretan bertan, aurreraxeago, "basta" esaten duenean oilo ipurdia jartzen zait aldiro, pasada bat.
DOMO
DOMO dio:
2020/11/17 23:34
Pantailen lohian sartuta ez da mundua,

baizik zingira hatz puntetan duzuna.

baizik zingira hatz puntetan duzuna. PANTAILEK HILKO GAITUZTE, ZAPIAIN.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.