Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Bost kalimotxo

Bost kalimotxo

Markos Zapiain 2024/08/29 12:05

Euskararen senari eustearen alde ageri da Txillardegi, fonologian, gramatikan, sintaxian zein lexikoan.  

Gero eta alienatuago gabiltza, haatik; azentuari dagokionez ere bai. Paroxitonoak dira gaztelaniazko hitz gehienak: azkenaurrekoa da maizenik azentuatzen den silaba, eskuinetik hasita bigarrena (-2). Txillardegiren ustez, berriz, euskal azentuera nagusia (+2) da, ezkerretik hasita bigarren silaba, Sioux indiarrena eta mongoliera batuarena legez.[1] Gutxi dira munduan halako azentuera duten hizkuntzak. Euskara jatorrean, beraz, “Gaintxúrizketà” eta “Boskálimotxò” ahoskatu beharko genuke, “bost” bezalako monosilaboek, bakarrik doazelarik azentua daramaten arren, esaldian txertatuta hurrengo hitzari lotu eta azentua galtzen baitute (“bai” eta “ez” hitzek bezalaxe: “badákizkigù”).

Ordea, gaztelaniaren eraginez “Gaintxurizkéta” eta “Bóst kalimótxo” esaten dugu.

Txillardegik kontatzen zuenez, behin batean, emaztearekin tabernan zela, parrokiano batek “boskálimotxò!” eskatu zuen. Txillardegik ukondoarekin emaztearen besoa ukitu eta «ondo entzun al duzu, Jone? “Boskálimotxò” esan du. Ikusten? Kontaminaziorik ez horren azentuak». «Zu bai astuna, Jose Luis! Hala, goazen etxera».



[1] Euskal azentuaz, Elkar, Donostia, 1984, 45. or. eta eta Lingua navarrorum, Orain, Hernani, 1996, 26. or.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.