Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Bob Dylanen kanta batzuen bertsio ez oso ezagunak

Bob Dylanen kanta batzuen bertsio ez oso ezagunak

Markos Zapiain 2021/02/17 11:38

Ospetsuak egin dira Bob Dylanen abestien zenbait bertsio, besteak beste Peter Paul and Mary, Jimmy Hendrix, June Carter-Johnny Cash eta Adelerenak.

Are hobeak dira beste batzuk ordea, eta ez diegu merezi adinako jaramonik egiten.

Horien artean,

-Josh Turner, Don't Think Twice, It's Alright

-Sam Cooke, Blowin’ in the Wind. (Soinu garbiagoa baina zuzeneko irudirik gabe hemen.)

-Elvis Presley, Tomorrow Is a Long Time

-David Lynch (zinema-zuzendaria, bai), The Ballad of Hollis Brown

-Waxahatchee & Kevin Morby, It Ain’t Me Babe

-Nina Simone, Just Like Tom Thumb's Blues

-Norah Jones, I'll Be Your Babe Tonight

-The Brothers and Sisters, The Mighty Quinn

-Diana Krall, Wallflower

-Beti harrigarri Patti LaBelle, Forever Young

-Carson McKee, Simple Twist of Fate

-Caetano Veloso, Jokerman (Soinu garbiagoa baina zuzeneko irudirik gabe hemen.)

-Bettye LaVette, Things Have Changed

Alfonso Guillo
Alfonso Guillo dio:
2021/02/17 11:59
Bob Dylanen oparotasuna ikaragarria da eta. Kontua da hainbeste kantari desberdinek haren abestiren bat edo beste kantatzeko kalitate handikoak izan behar dutela. Eta ez hitzak bakarrik.
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2021/02/17 22:00
Egia diozu, baina hala ere uste dut kalitate handiko bertsioak egin dizkiotela, musikari dagokionez ere bai. Horren erruz, duda handiak izan ditut, zein kanta ipini. Adibidez, Willie Nile-ren Blowin’ In the Wind ez dut sartu Sam Cookerena bazegoelako.

https://www.youtube.com/wat[…]A&ab_channel=WillieNile


Eta beste batzuk, zure irizpidearen ildotik, ez ditut aukeratu musikalki ez dutelako txinparta berezirik, nahiz eta beste alde batzuetatik erakargarriak izan. Adibidez, bazterrean gelditu da bihotza nostalgiaz betetzen didan Mama Cass, Joni Mitchell eta Mary Travers-en I Shall Be Released, zeinaren atrezzo eta janzkerak gaur egungo sentsibilitate nagusiak ziur aski ezin frikiagotzat joko bailituzke (oso oker).

https://www.youtube.com/watch?v=sEZFt5ZZj9s
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.