Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Bizirik dagoen eskuliburua

Bizirik dagoen eskuliburua

Markos Zapiain 2024/12/13 18:20

Epiktetok “Eskuliburua”n eta Marko Aureliok “Meditazioak” izenekoan egin zutena berritu beharko du ikasleak. Bere buruarentzat idatzi behar du, oinazea apaldu eta hobeto bizitzeko, eta ez hainbeste ikasgaia gainditzeko. Epiktetoren esaldi gehienak, eta ikasleek idatzi beharrekoak, beren buruari eginiko exhortazioak dira, barne elkarrizketa gisako batean, estoikoaren zein ikaslearen izaeran eta bizimoduan eragin nahi duten printzipioen adierazpenak. Zehatzak eta funtsezkoak behar dute formula horiek; soilik horrela izango dira benetan eraginkorrak. Barne irudiak eta fantasiak pizten dizkigute gogoan. Eta, geure buruari behin eta berriro errepikatu ezean —isilik nahiz ozenki irakurrita, edota mugikorrean grabatu eta entzunda—,  itzaltzeko arriskua dute. Erretiroa egiten da etengabeko errepikapen horri esker, baina ez mendi-punta bakartira, baizik eta norberaren baitara.  

Bestalde, harreman dialektikoan daude bizitza eta eskuliburua, elkarri eragiten diote. Bizirik beharko luke testuak, eta aldatu, bizitzak aurrera egin ahala izaera eta arazoak aldatzen direnez gero. Denetarik dakar bizitzak, eta bolada bakoitzari moldatzea komeni da. Esaldi edo ele batzuk ezabatu daitezke, beste batzuk erantsi, ñabartu. Bizialdi osoan erabil liteke.   

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.