Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Barreiaturiko esaldietatik tiraka

Barreiaturiko esaldietatik tiraka

Markos Zapiain 2026/03/17 17:10

Mitxelenaren obra axaletik irakurrita ere bistakoa da bazuela mundu-ikuskera jakin eta zehatz bat, eta gaztetandik hil arte ez zitzaiola asko aldatu. Tamalez, ez zigun filosofiari edo erlijioari buruzko bere ideia nagusiak adieraziko lituzkeen trataturik idatzi. Han-hemen barreiaturiko arrastoetatik abiatuta berreraiki beharra dago beraz Mitxelenaren mundu-ikuskeraren funtsa, Mitxelenak berak eta diakronistek aitzineuskara eta protoindoeuropera eskura dituzten datuetan oinarriturik berreraikitzen dituzten gisara.

Desberdintasuna: protohizkuntzen berreraiketak metodo zorrotzen araberakoak izaten dira, eta diakronisten kontsentsuak egiaztatuak; aldiz, Mitxelenaren perpaus bakan batzuetatik haren filosofia berreraikitzeak ez du hemen inongo aditu-komiteren bermerik, niretzat zentzuzkoa eta egiantzekoa dena baitu euskarri bakar.

Nolanahi ere, oinarrizko adreiluak behintzat ez dira arbitrarioak, Mitxelenak berak idatzitako esaldiak baitira, ziurrak eta eztabaidaezinak hortaz. Garatu beharrekoak, hori bai, errenteriarraren mundu-ikuskera behar bezala berreraikiko badugu. Esaldi gutxi direnez, harribitxi gisa erabiliko ditut, Mitxelenari prehistoria zitzaiona baitzait niri Mitxelenaren filosofia, eta, prehistoriara heltzeko dokumentu historikoetatik abiatu behar dugun legez, Mitxelenaren esaldi eta paragrafo sakabanatuetatik abiatu beharko dugu hemen Mitxelenaren filosofiaren panorama oso xamar bat pintatzeko:

“Cuando nuestra información es tan insignificante en relación con el campo que nuestro conocimiento desea abarcar, ningún documento, por pobre que parezca, puede ser despreciado. Su valor, si su «arcaísmo» es pequeño, será también pequeño para remontarnos más allá de él en el pasado, pero esto en realidad es hacer prehistoria, no historia. Y la prehistoria, el andamiaje más o menos inestable de hipótesis sobre lo no directamente conocido, sólo podrá sostenerse sobre el fundamento de la historia, de los estados documentados de lengua, y su valor será equivalente a su capacidad de explicarlos. Para dedicarnos con tranquilidad de conciencia a la prehistoria, habremos pues de esforzarnos en adquirir el conocimiento más exhaustivo posible de los datos disponibles, sin dejar ninguno de lado. Como decía Kant, «Ningún principio a priori determina ni limita las posibilidades de la experiencia. La experiencia sólo se determina por la experiencia". (Idazlan guztiak XI, “La doctrina cristiana de Betolaza (1596)”, 194)

Hain zuzen, Kanti buruzkoa da Mitxelenaren esaldi-talisman horietako bat, eta Kanten jarraitzaile Popperri buruzkoa beste bat:

“Kanten ondorengotzat dut neure burua”.

“Historizista naiz, poppertarra izan arren”.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.