Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Barrabilak salbabide

Barrabilak salbabide

Markos Zapiain 2026/10/09 12:58

Isiltasun deserosoa sentituko bazenu gaur arratsaldean bikotekidearekin edo lagunekin, eztabaidagai interesgarri hau atera dezakezu. Abdulrazak Gurnah-ek plazaratu zuen “Paradisua” eleberrian.

Zezenak, lehoiak ala gorilak, zeinek ditu barrabil astunagoak?

Ez nuen adimen artifizialaren erantzuna espero:

“Gorilek dituzte barrabil astunenak hiru espezie horien artean. Hona hemen alderaketa batez besteko pisu zehatzekin:

  • Gorila: ~30–35 gramo (gorputzaren pisu erraldoiari erreparatuta, proportzionalki oso txikiak dira)
  • Lehoia: ~25–30 gramo
  • Zezena: ~15–20 gramo (zezen heldu batean)

Primate guztien artean gorilen barrabilak oso txikiak badira ere (arren arteko lehia fisikoan oinarritzen delako ugalketa, eta ez espermaren lehiaketan?, lehoienak eta zezenenak baino pixka bat pisutsuagoak dira”.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.