Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Azpeititik dator iraultza

Azpeititik dator iraultza

Markos Zapiain 2025/02/13 11:15

Halako batean, Joxin Iturriotz azpeitiarra bidali zigun gotzaindegiak Erlijio irakasle. Lehenbiziko egunean, Joxinek erlijioaren ezaugarri orokorrak aipatu zituen, erabili izan diren definizioak, kristautasunaren berezitasunak… Ikasleak flipatuta. “Para ya, tío, que estamos en Erlijio! Esto ez bullying! Pon la de Titanic!” 

Egoeraz jabetuta, gelaz gela joan zen Joxin matrikulazio garaian, eta ikasleei jakinarazi zien Erlijio ikasgaiak programazioan zekarrena  eskaintzen eta betetzen ahalegintzeko asmoa zuela, ez zutela filmik ikusiko, gehienez ere dokumentalen bat, eta ez zela ezinezkoa 10 ez ateratzea. Jakina, izugarri jaitsi zen hurrengo ikasturtean Erlijioko ikasle-kopurua.  

Joxin Iturriotz
Joxin Iturriotz dio:
2025/04/08 17:59
Eskertzen diat, Markos, nire aipamena, baina, berandu bada ere, utziko didak hik idatzitakoari ñabardurak eransten.
    Aurretik, esan dezadan artikulutxoa nire izen abizenekin agertzen delako erabaki dudala honakoa idaztea. Bestela, ez duk nire estiloa horrelakoetan sartzea.
    Ni ez ninduan joan hik zuzentzen huan ikastetxera gotzaindegiak bidalita, ordezkoen zerrendan niri zegokidalako baizik. Noski, zerrenda horietan izateko gotzaindegiak “missio kanokikoa” luzatu zian nire izenean.
    Erlijioa, beste moduluetan bezala, lan egin beharrekoa duk. Eta nota lanaren araberakoa izango duk. Hori duk nire kriterioa. Ikasleei adierazi niean erlijioko gaian ere lana egin beharrekoa zela. Ez dela txantxa, alegia. Eta lanaren araberakoak izango zirela emaitzak (bidenabar, adierazi behar diat inoiz ez naizela sentitu programazio bati estu lotua).
    Filmei dagokionez, uste diat garbi adierazi nuela erlijio ez zela izango pelikulak ikustea bakarrik, lana ere egin beharko zutela, eta uste diat muga ere ipini nuela, hiruhilabeteko pelikula bat.
    Matrikulazio garaia heldu zenean, hik ondo dakik, PPko gobernuaren aldaketak indarrean hituan, bereziki erlijioko notak balio izango zuela selektibitateko notarako. Eta zabaltzen joan huan erlijioan matrikulatuz gero, 10a ziurtatuta zegoela, ezer egin gabe. Eta hori, besterik gabe, ezin nian horrela onartu. Eta, bai, gelaz gela aritu ninduan lehenago esan ditudanak zabaltzen: notak lanaren araberakoak izango zirela, eta lana egin beharrekoa zela.
    Ez zekiat matrikula hainbeste jaitsi zen. Hurrengo ikasturtean ere (hi falta hintzen) izan ninduan ikastetxean beste ordezkapen bat egiten, baina ez ninduan aritu matrikularen gorabeherak aztertzen. Noski, izango hituan atzeratu zirenak.
    Jarraitzen diat pentsatzen erlijioak balioa daukala, eta horretan ere gauzak serio eta ondo egin behar direla. Bestela, geure kalterako baino ez dela. Erlijioaren gaiak garrantzia daukala, eta eman egin behar zaiola.
    Eta gogoratzen diat eztabaida egin gabe utzi genuela, zoritxarrez. Laikotasunarena, hain zuzen. Laikotasuna ez dela erlijioa esparru guztietatik at uztea, inoiz izan ez balitz bezala. Erlijioak esparru garrantzitsua bete duela 10000 urtetik honako gizarte guztietan, eta landu beharra dagoela, gaurko gizartearen edozein arlo behar bezala ulertzeko.
    Laikotasunak, nire ustez, esan nahi dik erlijioaren gaia lantzea inongo erlijiori lehentasunik eman gabe, orokorrean aztertu beharreko zerbait bezala. Deitu erlijioen historia, deitu erlijioen kultura, deitu erlijioen fenomenologia, deitu nahi dugun bezala, baina ezin diagu geure burua ulertu erlijioa kontuan izan gabe. Erlijioetatik haratago, espiritualitate unibertsalaren arabera, norberaren bizipenen (hausnarketa) lanketarekin…
    Agian, egunen batean, berreskuratu zezakeagu eztabaida hori.
    Ondo izan.
    Besarkada bat.
    Joxin Iturriotz.
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2025/04/10 10:48
Mila esker erantzunagatik, Joxin!

Ahaztuak nitian hik aipatutako hainbat datu jakingarri.

Noski, nahi baldin baduk izen-deiturak kenduko ditiat.

Pribatutik idatziko diat.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.