Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Artzeren poema argitaragabe bat

Artzeren poema argitaragabe bat

Markos Zapiain 2018/01/13 12:15

Joxan Artzek poema hau Lizardiren jaiotzaren mendeurrenaren karietara antolatu ziren kantaldi-errezitaldi bitan irakurri zuen, biak larunbatez eskainiak; Artzez gain, Xabier Lete, Imanol eta Antton Valverde izan genituen agertokian

lehenbizikoa, Donostiako Victoria Eugenia antzokian, 1996ko apirilaren 19an; eta bigarrena, apirilaren 26an, Zarautzen, ez naiz oroitzen non, beharbada Parrokian

hona:

maita ezazu
duela urte asko
zugan maitasuna
piztu zuen hura

maita ezazu
aspalditxoan etxean duzun hori

ez aspertu
egunero ondoan duzulako

maitatu
beragan maitatu zenuen
zugan maitasuna piztu zuen
lili hark
hor dirau eta
bizi-bizi
oraindik gordin
beti ximeltezin

maita ezazu gaur
aldean duzuino

maitatu gaur
agian bihar ez duzu izango eta 

hor

nor maitatzeko
zugan maitasuna pizturik
iraunarazteko
joana izango duzu eta
ustekabean
agurrik ere egin gabe

maitatu
lehenengoz ikustera bazindoaz bezala
azkenengoz ikustera bazindoaz bezalaxe

maitatu
ezin baduzu ere

maita ezazu
desesperatuki bederen

maitasunik gabeko bizitza baino
ezer gogorragorik
ez dago eta munduan

maita ezazu zeure maitea
bera bakarrik balitz bezala munduan
besterik ez balitz bezala inguruan

eta maitatuko dituzu beste guztiak
hurbilekoak nola urrunekoak
zeure maitea balira bezala

 

xorino
xorino dio:
2018/04/12 09:17
maite dut ozeanoz bestaldeko ene mutil hura,
eta haren bitartez denok maite zaituztet...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.