Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Artistak eta hautu politikoa

Artistak eta hautu politikoa

Markos Zapiain 2008/03/13 08:27

 

Hautu politiko baten alde garbi egiten duen ospetsuak hiru erantzun mota eragin ditzake mireslearengan:

1-doala pikutara, nire mirespena eten eta itzaliko dut. Horrela erantzun zuen hainbatek adibidez Antonio Resines Ajuriaeneara bozgorailu batez Ibarretxeren aurka deiadarka agertu zenean. Maitasuna gorroto bilakatu zitzaien.

2-mireslearen ikuspuntua aldatzea, hain zuzen ospetsuaren adierazpenek erakutsiriko norabidean: abertzale nintzen, baina Resines unionista bada orduan ni ere bai.

3-bi mutur horien arteko aukera askotarikoak, esaterako hauek biak:

a)      doala pikutara, diot orain. Baina poliki-poliki jarrera-aldaketa dator, eta hurrengo hauteskundeetan gogoeta berria: “ondo pentsatuta, Resinesek arrazoi zuen, adore handiz erakutsi dit argia, nire amorruaren gainetik egon da beti”.

b)      edo bestela arrazoizkoena dirudiena: bereizi egin behar da batetik hautu politikoa edo jokabide etikoa eta bestetik kalitate artistikoa. Pedofilia salaketen eraginez Michael Jacksoni Walk of Fame-ko izarra kentzea ez da zuzena izan. Resines unionista da, eta artista gisa penagarria, hortaz doala pikutara.

Patxi Iraeta Zubeldia
Patxi Iraeta Zubeldia dio:
2008/03/18 17:22

Gerta dakizukeen gauzarik onenetakoa, bizitza honetan, bereziki miresten eta maitatzen dezun artistarekin zapuztea da. Mitoa hauts bihurtzea alegia. Neri Egan taldekoekin gertatu zitzaidan. Hurbildu egin nintzaien behin, ezagutzeko asmoz edo, Urretxuko Ederrena pilotalekuan, kontzertua bukatutakoan. Etsipen izugarriz hartu nuen, neri ezikusiarena egiten zidaten bitartean, nere aldamenean zegoen neska pare bulartsuari irriparre eta atentzio guztia eskeintzea. Harrez gero, artista guztiak zaku berean sartuak ditut, nere mailan, ez gorago, eta berdintasun honetatik merezi adina disfrutatzen ditut beren abilidadearen fruituak, edozein direla ere, ni bezela akastun egiten dituzten zerak.

Asel Luzarraga
Asel Luzarraga dio:
2008/04/08 17:57

Omakoa basoaren kasuan, nik Ibarrolaren ideologian baino, hango zuhaitzen aurreko jabeari geratuko zitzaion aurpegiaz pentsatzen dut. Dirudienez, graffitti mota guztiek ez daukate zilegitasun artistiko bera, eta batzuek jabea bera aldatzeko balio bide dute, artearen izenean. Hori da artista negartien abantaila, antza.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2008/04/08 00:48

Gauza bera pentsau dot Charlton Heston hil danean. Amorrua emoten deusta bere ideologiagaz lotzea lehenik eta behin, erriflearen kontu horregaz, eta gerorako gogoratzea "Tximuen planeta"z, eta txikitan grabauta gelditu jatazan irudi horietaz.

Tamalgarria da, eta gaurko "The Daily Basque"n Begoña del Tesok horreri buruz idazten dau, hori bai, larregizko Hestonen aldeko apologia eginez eta Michael Mooreren aurka epelak botatzen. Manikeoegia. Ez gara gai artea edo kultura ikusteko errifleen ganetik, Omako basoa ikusteko Ibarrolaren ideologian pentsau barik, Fermin Muguruza edo Berri Txarrak kontzertuak emoten lasai uzten euren ideologiagaitik boikota egin barik, Mario Vargas Llosaren liburuetaz disfrutau haren ideia ultrak kontuan hartu barik, eta abar, eta abar eta abar.

Manikeoegiak gara.

Asel Luzarraga
Asel Luzarraga dio:
2008/04/02 11:11

Gogoa izan duzu Resines zafratzeko? kar, kar, kar Gogoratzen naz Ramoncinen mireslea nintzenekoa. Ez nau lotsatzen aitortzea. Ta halako batean, PSOEri arrosaren petalo guztietatik ustelkeria kasu banak irteten zionean, gerra zikina une gorenean zegoenean..., TVEn bere burua Euskal Herriaren eskubideen alde harro agertzen zuen hark Felipe Gonzalezentzako eskatu zuen botoa... Punk ohia botoa eske! Tira, lehen abisua izan zen, gero SGAEren inguruko guztia etorri eta... Doala pikutara, horra hor 1. aukera XD

patxi lurra
patxi lurra dio:
2008/04/08 22:37

Beste adibide bat egunotako gutun-trukatzea izan da, "Berria"n argitaratutakoa: Noa abeslari israeldarrak Tolosan emonaldi bat dala-eta, Rubén Sánchezek lelengo gutunean kontzertu horren aurka boikota proposatzen dau artistaren jatorriagaitik, Palestinaren alde. Izaskun Etxetxipiak be, Tolosatik, Palestina askatuaren alde egin dau bigarren gutunean, baina era berean kritikatzen dau Rubenek erabilitako argudioa ("israeldar guztiak bardinak dira"), Euskal Herrian larregitan entzundako argudioa ("euskaldun guztiak bardinak dira").

Noaren kasuan, ganera, bereziki ezbidezkoa da boikotaren asmoa. Palestina eta Israelen arteko gatazkari jagokonez, abeslariak hainbatetan adierazi dau haren pentsamolde irekia eta akordioaren aldekoa, sentsibilitate handia musikaren arloan ez ezik politikan be erakutsiz.

Baina Noa Sharon baino sharonista izanda be, sionistarik handiena izanda be, artista eta haren hautu politikoa bereizi beharko genituen. Artea artea da.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.