Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Paleolitoko ehiztari-biltzaileak

Paleolitoko ehiztari-biltzaileak

Markos Zapiain 2024/12/23 15:10

Gaur egungo euskaldunok Iberiar Penintsulako antzinako hizkuntza bat erabilitzen genuke, kalkolitoaren erdialdean amengandik jasoa. Trifiniumen idazten duen Gaska genetistak dioenez, paleolitoan egon liteke hizkuntza horren jatorria. Mendebaldeko ehiztari-biltzaileengandik jasoko genuen, agian. Mendebaldeko ehiztari-biltzaileen marka genetikoak portzentaje altuei eutsi die Iberiar Penintsulan gaur egun arte. Euskaldunon artean, esan bezala, % 17 inguru.

Bestalde, ez da ezinezkoa euskararen jatorria Anatolian izatea, eta K.a. 6.000 inguruan hango nekazariek ekarri izana, Orkeikelaur bezalako hizkuntzalariek hipotesiari oinarri sendorik aurkitzen ez badiote ere.  

Gaskaren esanetan, paleolitoko ehiztari-biltzaileengandik etorri zein Anatoliatik, Europa osoko hizkuntza komuna zatekeen behinola, Europako markatzaile genetikoak oso antzekoak baitira eskualde guztietan.

Paleolitoan izanez gero jatorria, milaka eta milaka urte leramazke euskarak Europan, nahiz eta Euskal Herrian baino ez dagoen gaur egun bizirik. Hizkuntzalari asko datoz bat Gaska genetistaren ikuspuntu horrekin: besteak beste, Edward Sapir.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.