Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Amor fati II

Amor fati II

Markos Zapiain 2026/05/19 15:06

Nondik etorriko zitzaion Mitxelenari erreferentzia oker hori? (Adimen artifizialak oraindik ez daki ondo, baina, antza denez, berandu baino lehen jakingo du transmisio-bide lauso eta korapilatsu horien tankerakoak zehazten. Hezur-haragizko gizakien hipotesiekin konformatu behar oraingoz.)

Bistan denez, “amor fati” lokuzioaren egitura eta musika hain datoz bat latin klasikoarenekin, ematen baitu Senekak edo Agustinek sortua behar duela. Filologo klasikoa baitzen Nietzsche, eta idazle aparta.

Halatan, hainbat autorek jo zuen XX. mendean “amor fati” hori esapide estoikotzat, Nietzscherena izan zitekeela susmatu gabe; eta giro hartan hezi zen Mitxelena. (Alderantziz, “Jainkoa hil da” bezalako erranairu zenbait, Nietzschek berreskuratuak baina ez berak sortuak, Nietzscherenak zirelakoan eta Nietzscheren izenean zabaldu dira.)

Izan ere, formularen itxura eta musika ez ezik, nabarmen estoikoak baitira kontzeptuaren erroak eta ideiaren tradizioa ere. Estoikoek “amor fati” hitzez hitz ez zerabilten arren, kosmosaren ordenarekin bat egin beharra aldarrikatzen zuten, patuaren eta errealitatearen ezinbestekotasuna goitik behera onartu beharra.

Nahastea ulertzera apur bat gehiago hurbiltzeko, kontuan hartu behar da Nietzschek berak ez zuela “amor fati” asmazio propio original gisa aurkeztu, baizik eta estoizismoaren erradikalizazio moduan, etsipena gainditu, patuaren onarpen soila areagotu eta maitasun bilakaturik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.