Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Administrazioa eta euskara

Administrazioa eta euskara

Markos Zapiain 2015/06/17 14:30

Erru ugari dauzka LOMCE-k, baina batzuetan ematen du Hezkuntza Sailari ondo datorkiola, arazo guztiak gaizto arrotzari egoztea ahalbidetzen dion heinean. Ordea, gure esku dauden erabakiak ere ez dira beti zentzuzkoenak izaten.      

Bermeoko I.Arozena-B. Barrueta BHI ikastetxeak arazo bat du aspaldi handitik euskara dela eta. D eredukoa da goitik behera, baina administratibo batek ez daki euskaraz. Bera da telefonoa hartzen duena, harreman zuzena duena Idazkaritzako leihatilara hurbiltzen den guraso, ikasle eta edonorekin. Jendea txundituta gelditzen da. Eta administratiboak, jakina, bere burua deslekuan eta deseroso sentitzen du.

Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeak Lanorduetako Euskara Ikastaroa egiteko aukera eskaini dio aurten, eta administratiboak eskatu egin du, aspalditik nahi du-eta euskaraz ikasi. Hala ere, ukatu egin diote. Lehen harridura: zergatik eskaini diote, aldez aurretik jakin arren ukatuko ziotela, baldintza guztiak bete arren?

Ulergaitza da Hezkuntza Sailak eta Administrazio Orokorreko Sailak hainbeste oztopo jartzea D ereduko ikastetxe bateko administratiboa euskaldun dadin, langilea gogo biziz ahalegintzen bada ere.

Agintariek ukatuagatik ere, begien bistakoa da Hezkuntza Publikoan murrizketak ezartzen ari direla. Gure ikastetxean, iazko irizpideak aintzat hartuta, lau ikastalde genituzkeen DBHko bigarren mailan 2015-2016 ikasturtean, 25 ikasle baitzen ratioa. Baina ez ditugu izango 3 baizik, aurten 27ra igo baitute. Hezkuntza Saila dirua aurrezten dabil, besteak beste langileak euskalduntzeko orduan eta ratioetan, ratioa bada ere Hezkuntzaren kalitatea erabakitzen duen irizpide nagusietakoa.

Alberto
Alberto dio:
2015/06/18 13:29
Egun on, Markos:

Zure blogean kaleratzen dituzun idazkien irakurlea naiz, eta atzo kaleratutakoak bereziki piztu dit arreta, nire egunero zereginetan bete-betean murgiltzen delako.

Idazkian azaltzen duzun egoera, zoritxarrez, ikastetxe eta administrazioko hainbat lekutan ohikoa bihurtu da, eta nahi baino normalizatuagoa askotan.

Datuak falta zaizkit, baina susmoa dut zure lankidea Administrazio Orokorreko langilea dela. Hori horrela balitz, ez da normala EHAA erakundeak IRALEko ikastaroa eskeintzea, IRALE programa ez dagoelako bere gestiopean . IRALE programa Hezkuntza Sailak kudeatzen du, eta, gehienbat, dozenteendako programa bat da. Bide batez esan behar dizut, IRALE programarako eskabideak egiteko epea apirilaren 1ean amaitu zela.

Ez dut norberarenak ez diren fraketan sartu nahi, baina nago ezulertua gertatu dela informazio emaile eta hartzailearen artean. Ez dira ez, ezulertu konpon ezinak. Orduan ezer argitu nahi izanez gero, deitu zure lantokian utzi dudan telefonora.

Alberto
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2015/06/29 10:03
Egun on, Alberto:

arrazoia duzu, ez da IRALE ikastaroa HAEE-k eskaini diona, baizik eta Lanorduetako Euskara Ikastaroak Administrazioko Taldeetan izenekoa. Zuzendu egingo dut blogeko sarrera. Dena den, arazoaren funtsa ez da aldatzen.

Atezainei eta idazkariei galdetu diet baina zure telefonoa ez da ageri.

Ez dakit zer bide erabili zurekin mintzatzeko.

Dena den, gaur deitzen baduzu, edo bestela bihar, ostirala, 11:30etatik aurrera, hemen ibiliko naiz.

Ondo izan
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2015/06/29 10:05
Eskerrik asko, Alberto. Estimatzen dizut blogarena, meritu handia du.

Gure administratiboari euskara ikasteko eskaintza ez dio EHAA erakundeak egin, baizik eta HAEE-k. Gainera, behin baino gehiagotan egiaztatu ahal izan dut Hezkuntza Sailekoen presioa ez dela alferrikakoa izaten Administrazio Orokorrari dagozkion arazoak bideratzeko orduan. Ez dira asko izango bereizten dituzten solairuak edo korridoreak. Bestalde, Langileriaren Kudeaketa Zuzendariak ez ditu bere gain aldi berean irakasleen eta ikastetxeetara atxikitako Administrazio Orokorreko pertsonalaren gorabeherak?

Datorren astean galdetuko dut zure telefonoaz eta argituko dizkizut xehetasunak eta gaizkiulertuak. Mila esker berriro ere.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.