Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Abar eta Hamar (a)

Abar eta Hamar (a)

Markos Zapiain 2026/06/26 12:59

Hamar-ekin lotura izan dezakeen Abar inskripzioa agertu da berriki Irulegin. Javier Velazak zehaztu duenez, “Abar” irakurtzen dugun arren, “m” soinua ez zen idazten ez orduko euskaraz ez iberieraz, eta litekeena da “abar” hori “hamar” ahoskatzea, gaur egungo euskal “hamar” bezala.

Uxue Reyk gaurko Berrian idatzi du ezen “Eduardo Orduña filologoak 2004an gai horri buruz eginiko lehenbiziko proposamenari jarraikiz, Ferrerrek iberieraren eta euskararen arteko paralelismoak aztertu zituen bi hizkuntzen zenbaki sistemak konparatuta, eta, besteak beste, ondorioztatu zuen litekeena dela iberierak eta euskarak ama hizkuntza berean izatea jatorria”. Adituek eztabaidatzen dute ea euskarak eta iberierak ama hizkuntza bera ote duten, neba-arrebak edo lehengusuak diren; edo, bestela, paralelismo horiek, sustrai komun barik ere, menderik mende harremanean egotetik ote datozen, ez ote dion zenbaki sistema eta auskalo zer gehiago herri batek besteari hartu edo kopiatu.  

Mitxelenak euskararen eta iberieraren arteko harremanei buruzko bere ikuspuntua azken aldiko aurkikuntzen eraginez aldatuko ote zukeen, ezin da era kategorikoan erabaki. Zaila da gaur egungo datuak ezagututa zer ondoriotara iritsiko zatekeen jakitea. Hala ere, errenteriarraren metodoa eta jarrera epistemologikoa kontuan harturik, hipotesi arrazoitu bat asma genezake, Mitxelenaren baitako barne-borroka oinarri: zuhurtzia epistemologiko zorrotzarekin batera (lehenbiziko polemistak ordezkatua), aurkikuntza berriak kontuan hartu eta indarrean egondako hipotesiak berrikusi beharra aldarrikatzen baitzuen (bigarren polemista).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.

Azken erantzunak
Ondo ekarria. Adibidez, ez Mitxelena ez Brassens ... Markos Zapiain, 2026/06/16 10:25
Georges Brassens (1921-1981) kantari ... Amatiño, 2026/06/11 14:50
Mila esker, Urko! Irakurri ditiat Mastodonen gai ... Markos Zapiain, 2026/06/10 21:03
Txillardegik eta Jorge Luis Borgesek hizkuntzari ... Urko Azpitarte Zubizarreta, 2026/06/09 18:42
Beharbada bai, Amatiño. Hori bai, ... Markos Zapiain, 2026/05/28 07:35
Ebidentziaren bost paradigma horiek egia ... Amatiño, 2026/05/27 18:16
Arrazoia, Amatiño, kar-kar-kar.   Josu Goikoetxea ... Markos Zapiain, 2026/05/02 22:56
Von Neumannek, matematiko eta informatiko ... Amatiño, 2026/05/02 12:11
Euskal abeslari ospetsu batek pertsona ilegabeen ... Markos Zapiain, 2026/03/12 17:55
Andoni Ortuzar zara? Markos Zapiain, 2026/01/07 17:50