Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Oroitu gabeko beste amets bat

Oroitu gabeko beste amets bat

mzap 2005/06/29 16:21

Tragediaren bezperan, ostegunez, Maria Teresarekin afaldu baino lehen, Rosa Luxemburgoren gutunak irakurtzen ari dela hartuko du berriro loak Carlos, biana oraingoan alai esnatuko da. "Apika, orduantxe arte izandako ametsa egongo zen bere aldarte aldaketaren oinarrian, baina berari ez zitzaion amets haren ezer gogoratzen." (271 or.)

Zein izan zen ordu erabakigarri haietan aldartea bizkortuko zion ametsa, Chuck?

etiketak: etakideen ametsak
chuck aranberri
chuck aranberri dio:
2005/06/29 18:24

Carlos Asteasu bere jaioterrira iristen ari da bidezabaletik oinez eta urduri jarri du albotik ziztuan igaro zaion Volkswagen hori batek. "O Susie Q" oihutuz doaz barrukoak.

"Ez dituk salastrajo hippy batzuk baino, ez kezkatu", diotso barruko ahots batek, baina ez daki Arratoiari dagokion, eta orduan bai, kezkatu beharko luke "El trío carnaval"en zarataz, edo Mori dagokion, beti egia esaten diona.

Orduan, bide bazterrean gelditu, koaderno urdin ttiki bat atera, bertan asterisko bat marraztu, azpian "garbi bereizi behingoz Arratoiaren eta Behiaren mintzoak" idatzi eta Asteasura heldu orduko putzutik irtengo dela sentitu du.

Gero pentsatu du soilik bera bezala putzutik kanpo bizi direnak eror daitezkeela putzu izoztura baina bere inguruko ia guztiak putzuan jaio eta bertatik sekulan irten gabe hiltzen direla.

Iritsi da Asteasura, sartu da taberna batean eta Virginiari martini bat eskatu ondoren pentsatu du benetan behar duena ez dela putzu izoztu bat, baizik lagun izoztu bat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.