Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / ADIMENA ETA BIHOTZA

ADIMENA ETA BIHOTZA

mzap 2004/09/22 14:59

Txillardegiren lanean arreta deitu dion uztartze zail bat nabaritu du berriki Koldo Izagirrek: batetik, antigutarraren sakoneko ikuskera arras da desliluratua, behin eta berriz aldarrikatu baitu ororen ezinbesteko hil beharra, edozein liluraren iragankorra eta hutsala, amets politiko-linguistikoak barne; bestetik, baina, ekintza gizon beti engaiatua duzu, euskara berreskuratzeko proiektuei arnasa eta bizia ematen diena, nolabaiteko itxaropenik gabe behintzat nekez uler litekeena.

Ingurua aztertuz, eta batez ere nire burua, alabaina, uste dut ondoriozta daitekeela soilik lagun oso koherenteek eta oso ideologizatuek, kasurik ohoragarrienetan, edo, ia beti, beren superniaren txotxongilo baino ez direnek, kontuan hartzen dutela zer pentsatzen duten zerbait egin baino lehen.

(Gutxik pentsatzen dugu, bertzalde, eta muki luze ameslari batek apaintzen ohi gaitu.)

Baliteke Txillardegiri adimenak garbi erakustea guztiaren amaikortasuna eta ezdeuskeria, orobat ahalegin politikorik zuzenena, batik bat Unibertso itzelaren denboren eta neurrien aldean, baina aldi berean bihotzak deblauki eta itsu-itsuan eskatzen dio ahalik eta egitasmorik argienak eta eraginkorrenak asmatzea eta mamitzea bidegabekeria dela kausa hil-zorian den herri baten alde

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.