Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Patata eta Kampf

Patata eta Kampf

mzap 2005/06/03 11:43

Kojeverentzat "etorkizun-iragan-orainaldi" norabidea duen denbora historikoa gizakia bera da, errealitate enpiriko edo espazialean: proiektuaren denbora, hortaz, gizakiaren historia da. Izan ere, gizakirik gabe ez legoke denbora historikorik munduan: gizakirik gabeko natura ez bailitzateke espazio erreala baizik. Gizaki ez den animaliak ere, bide batez esanik, badauzka gurariak, bere gurarien arabera dihardu: jan eta edan egiten du, gizakiak legetxe. Baina animaliaren gurariak naturalak dira, dagoenerantz daude zuzenduta, eta dagoenak determinatzen ditu; nahi horien arabera gauzatzen den ekintza ezeztatzaileak ezin du dagoenaren muina aldatu: dagoenaren muinak berbera izaten jarraitzen du gurari naturalak gauzatu zein ez; horrenbestez, espazioari dagokio animalien guraria, ez denbora gerozaleari. Egia da, animaliak bizi den mundu naturalaren itxura aldatu egiten duela, baina hil egiten da, eta bihurtu egiten dio lurrari hartua ziona. Eta, bere ondorengoek berdin-berdin dihardutenez, munduan egiten dituzten aldaketak ere errepikatu egiten dira. Horrela, naturak, natura osoak, berdin darrai. Naturaren denbora-moldea biribila da, denbora biologikoa: gauza bera izaten jarraitzeko dena aldatzen duen denbora alegia: eguna-gaua-eguna, negua-uda-negua, ilbete-ilbehera-ilberri-ilgora-ilbete, arrautza-txitoa-oiloa-arrautza, itsasaldiak, patata-hazia-landarea-patata...

Aldiz, gizakiak munduaren funtsa aldatzen du, bere borroka eta lan ekintza zulatzaileen bitartez; jarduera honek giza nahia du abiapuntu, beste nahi baterantz zuzentzen dena. Horrenbestez, mundu enpirikoan ez dagoen zerbait du abiapuntu.

etiketak: globalizazioaz
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.