Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Existentzia, esentzia; morfema, adiera

Existentzia, esentzia; morfema, adiera

e-markos 2005/01/27 04:18

Filosofia klasikoak aspaldi egin zuen bereizketa bikoitz bat: gauzari dagokionez, alde batetik existentzia enpirikoa dugu, zentzumenen bitartez jasorikoa; bestetik, existentzia horren esentzia, forma. Alegia, batetik katu ?erreala? eta bestetik katu ?ulergarria?, ?ideala?.

Era berean, hitzari gagozkiola, alde batetik Koj?vek morfema deritzona genuke, adierazlea, euskarri enpirikoa, izan dadin tintazkoa, soinuzkoa, mimikoa; eta bestetik hitzaren adiera, esanahia. Hau da, batera katu soinu segida, eta bestera hiztegiko katu definizioa.

Gaur egun, oro har, onartzen da gauza baten esentzia nahitaez dagoela erabat zehazturiko existentzia bati lotua. Katuaren esentzia, adibidez, ezin du gauzatu katuak baino. Ezingo luke harri batek edo arrosa batek gauzatu, ezta katu bat ez litzatekeen beste animaliaren batek ere.

etiketak: globalizazioaz
markos zapiain
markos zapiain dio:
2005/05/14 11:54

eskerrik asko, Rikardo

Koj?vek hala ere "euskarri enpiriko" esanahia eman dio "morfema" hitzari (enpiriko zentzu zabalean: tintazko, soinuzko, mimiko eta abar)

irakurleak behintzat badaki aurrerantzean Koj?vez ari garela "morfema" irakurritakoan zer ulertu behar duen

zuk aipatu hizkuntzalaritza modernoak eta ez hain modernoak dioenari Koj?vek "adiera", "esanahi", "zentzu" deritzo (hiztunak gogoan duen irudi bat, modu desberdinetan gauza daitekeena); Koj?veren pentsaera ulergarriagoa izan dadin, guk horri "adiera" deitu diogu beti, "zentzu"k beste zeregin eta kokagune bat baitu Koj?veren sistema frakasatuan

MAITE
MAITE dio:
2005/03/01 21:56

eta ondorioa?

Juan Luis Zabala
Juan Luis Zabala dio:
2005/03/21 21:36

Beste gauza askori bezala (trenbideak, fabrikak, baserriak, autoak, itsasertzean hondoratutako ontziak, amoranteak...), blogei ere edertasun poetiko esanezina eransten die abandonoak. Hori izan al duk buruan, Markos, blog hau horrenbeste denboraz ez ukitzeko erabakia hartzerakoan? Hala izan bada, bete-betean asmatu duk; eta hala ez bada, are betetasun handiagoan.

Ricardo
Ricardo dio:
2005/05/14 01:16

Berandu heldu naiz eta, gainera, sentitzen dut giro poetiko hau zertxobait haustea, baina Kojeve filosofoak zioena gorabehera, gaurko hizkuntzalaritzan (eta ez hain gaurkoan ere bai) morfema ez da "euskarri enpirikoa". Aitzitik, hiztunak gogoan duen irudi bat da, modu desberdinetan gauzatu daitekeena. Edo, bestela (hobeto?) esanda, gauzatze desberdinetatik hiztunak gogoan egiten duen lotura.

Adibidez, euskaraz -TASUN morfema genuke (nolabait izendatzearren), gutxienez -tasun, -dasun edo -asun bezala gauzatu daitekeena. Gauzatze hauei "alomorfo" deitu izan zaie.

Eta ikasgai atsegin hau doan da, hain naiz eskuzabala ;-)...

Euzko Gudari
Euzko Gudari dio:
2005/02/15 21:27

Ze existentzia ta ze existentzia ondoko!!! Pelipe, konta eizu zozer, idatzi batxillergoko 2.B-ren gaineko zozer. Edo klasien kontatenzuzen guzurretariko bat, urteera wapuek okitzenzuz eta!

Javier Bilbatua
Javier Bilbatua dio:
2005/01/27 19:43

Oso sakona. j*b=0

anasintxa
anasintxa dio:
2005/01/29 20:12

Ulergaitza baten.

gorka anasagasti intxausti
gorka anasagasti intxausti dio:
2005/04/06 20:50

harto bizekletarekin zer? atentatua atentatua kontuz!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.