Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Hitz elkarketaren ahala

Hitz elkarketaren ahala

mzap 2004/11/07 21:45

Azkuek zenbait egunkari frantsesek argitaratu albiste bat dakar "Morfología vasca"n (bigarren liburukia, 413. or.)

Frantsesen arabera, Suitza alemaneko egunkari batek substantibo bakar hau erabili zuen albiste baten berri emateko:

Vierdeciliterabgabeagitationskommissionsdelegiertenversammlungspetition.

(Hirurogeita hamaika letra ditu zehazki)

Itzulpena, inoiz baino gutxi gorabeherakoa, itzulpenaren itzulpenaren itzulpena baita:

"Bernako tabernariek, garagardoa garestitzearren, lau dezilitroko kaina kendu eta txikiagoaz ordeztea erabaki dute, salneurri berean, 15 zentimo. Kontsumitzaile batzuek, batzartuta, erabaki horren aurka egingo duen komisio bat izendatu dute. Ordezkariek eskakizun bat idatzi dute dagoeneko."

etiketak: bermeo
markos zapiain
markos zapiain dio:
2004/11/09 15:42

behin eta berriz ahalegindu arren, egun eta ordenagailu desberdinetan, aprenderfácilalemán hori zuri-zuri ageri zait beti

konponbiderik edo, herr deutsch?

(patata aurpegi, elkarketa polita)

der deutsch (again)
der deutsch (again) dio:
2004/11/08 00:46
der deutsch
der deutsch dio:
2004/11/07 23:59

Bale Markos. Esaldi hori azalpena da, baina itzulpen literala hau liteke:

Vier : lau deciliter: dezilitro abgabe: kentzearen agitations: mobilizazioaren kommissions: komisioak delegierten: delegatutako versammlungs: elkarretaratze petition: eskaera

Alemanez hitzak lotu daitezkeela eta, lotsa gutxiz asmatzen dituzte honelako hitzak, Deutsaltzaindiaren hobespenen zai egon gabe. Oroitzen naiz, gu ere alemanez ikasten ari ginela, nola hasi ginen hitzak asmatzen, (bai lotsagabeak) eta irakasleak ere horretarako animatzen gintuen. (Pixka bat motzagoak ziren, natürlich)

anasintxa
anasintxa dio:
2004/11/30 21:46

Markos, interneten ez da erraza zerbait dohain aurkitzea, are gutxiago germanierazko klaseak.

Agur bat

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.