Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Txapeldun handi baten omenez

Txapeldun handi baten omenez

mzap 2004/11/05 18:39

Asier Alegriak hamasei urte ditu eta 110 bat asto lasterketa irabazi ditu honez gero. Hamaika, hamabi eta hamahiru urte zituela Espainiako txapelketak irabazi zituen Trizion, Titin pilotariaren sorlekuan.

Ez da erraza astoa ganoraz gobernatzea. Behin batean, Gernikan, asteme batek zeraman Alegria, ohi bezala, baina supituki atzetik zetorren arra sexualki eszitatu eta Asierren emearen gainean jartzen ahalegindu zen behin eta berriro, biolentzia handiz. Azkenean hala ere Asierrek irabazi.

Hainbeste sekretu daki Alegriak astoaren abia mantsotu zein bizkortzeko. Gai da, berbarako, asto gainean eseri barik atzean patinetan astoari helduta zutik joanda ikaragarrizko lastertasuna lortzeko. Ezkerreko belarriari eragin eta segituan jartzen dizu astoa kintan, are sextan.

Gorabehera jakingarriak gertatu izan zaizkio astolaguna altan dela. Egun batean, lasterketa garrantzitsu bat hastera zihoala, astemea ukitze hutsak altatasunaren ohiko adierazpenak eragin zituen ezustean: haginez beteriko aho-zabaltze ikusgarria eta jarrera busti pasiboa, hain zuzen. Horrek noski dema irabaztea eragotzi zion, lasterketa bera hasi baino lehen.

Gutxi izan dira ordea Alegriak galdutako asto probak.

Horrelakoak entzunda, ziplo pizten da galdera: nolatan ez du Alegria bezalako punta-puntako txapeldun batek gizarte ezagutza handiagoa jaso? Zergatik ez da Del Horno edo Somarriba bezain ospetsu, bere kirolari ekarpen garrantzitsuagoak egiteaz gain domina gehiago irabazi baldin baditu?

Oso-oso ederra da asto proba, hunkigarria izatera hel daiteke gidariaren eta aberearen arteko konplizitatea, zerikusirik ez toreatzaileak zezenari eragiten dion torturazko odol-huste makabroarekin.

Asto demetatik bi-biak, piztia zein gizakia, bizirik irteten dira, konfiantza giro ederrean, eta gertuago sentitzen duzu zoofilia.

etiketak: bermeo
anasintxa
anasintxa dio:
2004/11/30 21:24

Asier Alegria famatarazi gura badozu Markos, ni saiatu naiteke. Bai Matrakan, eta bai Bertatik Bertaran agertzea lortu dezaket. Baina soposatzen dot, zuk, nik baino "lagun" gehiago izango dituzula komunikabideetan lanean, eta errezago lortuko zenukeela. Zergaitik ez diozu Basetxean sartzeko proposatzen?, astoekin egiten diren dueloak irabaziko lituzke eta.

Beste barik,

onar astoreka
onar astoreka dio:
2004/11/23 15:57

markos penka inztazu.estas como una berga.

anonimoa
anonimoa dio:
2004/11/22 10:51

markos estas cm una berga.penca inztazu benga loko.estas tu jodido.looccoo.nire astoaren izena linda da.jeje.nik baten irebazi deutzat asierreri x paliza de tranqis

xabier arruza
xabier arruza dio:
2004/11/21 21:11

marcos errozoia dauka oso polita da asto lasterketa bat ikustea eta oso atzegina zait esan duzun guztia nire gelako kideagaitik.posten nai

xabier arruza
xabier arruza dio:
2004/11/21 21:10

marcos errozoia dauka oso polita da asto lasterketa bat ikustea eta oso atzegina zait esan duzun guztia nire gelako kideagaitik.posten nai

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.