Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Askaria edo merienda

Askaria edo merienda

mzap 2004/10/25 23:41

Umearen ikasgairik garrantzitsuena, berez ikasten duena (hezitzaileen despit baina hezitzaileei esker), gizartean eroso samar bizitzen ahalbidetuko diona, honetan datza: gurasoek, irakasleek eta oro har goikoek jendaurrean aldarrikaturikoak ez duela zertan bat etorri benetan egiten denarekin. Desberdina izan daitekeela plazan darabilzun mintzoa eta etxeko jokamoldea. Hain zuzen, esajeraturen batek "hipokresia" deritzon tarte hori trebeki kudeatzen dakiena gaiago da bizimodu modernoan ongi kokatzeko itxurak gordetzen ez dakien "lotsagabea" edo esana eta egina batzen saiatzen den "zurrun gain-ideologizatua" baino.

Umea berehala ohartzen da egokitu zaizkion guraso ezkertiar, abertzale eta feminista horien eguneroko jokabide apur bat "lausoaz". Bitarte hori, gizatasunaren ezaugarri unibertsala bada ere, aldi-alde bakoitzak era berezian dantzatzen du. Gurean, berbarako, aurreko belaunaldietan sexu kontuetan nabaritzen zen gehiago: agintariek eta gurasoek, egin nahi bai baina oztopo erlijiosoengatik behar bezala ezin egiteak sorturiko desoreka eta amorrua, umea erru sentimenduz puztuz husten zuten.

Gaur egun, sexuari dagokionez egoera irauli egin da, eta esanaren eta eginaren arteko aldeak bestelako bideak hartu ditu.

Iaz lehenean, hamasei urteko ikasle batek kontatu zidan ohean fusila garbitzen ari zela, supituki aita gelan sartu eta bertan ikusi zuela. Orduan aitak "barkatu!" xuxurlatu, atea tentuz itxi eta sukaldera joan zen. Ikaslea ere bai, behin gozoro amaitu ostean. Sukaldean, semeak kontsolatu behar izan zuen aita, hain sumatu zuen deseroso eta urduri: "trankil, zeregin naturala da, ez da batere txarra, zuk ere egingo zenuen inoiz, lasai aita, hala, hartu zerbait merendatzeko eta ez kezkatu."

etiketak: bermeo
Patxi
Patxi dio:
2004/10/26 09:47

Mmmmm... Ba nik esango nuke benetan arrazoi dezula. Aldarrikatutakoak ez duela zertan bat etorri egiten denarekin.

Sinisten det aitaren deserosotasun eta urduritasuna, eta semeak aita kontsolatzea, termino benetan irrigarri hoietan, baina ez det inola ere sinisten bera ere pixka bat aztoratu ez zenik, eta gutxiago gozoro bukatu zuenik. Aldiz, bereziki entretenitzen nau pentsatzeak, mutikoa gaizto xamarra dela, eta aitaren aztoramenari zukua ateratzen saiatu zela hau lotsaraziz; eta beste flankotik, bere irakaslea inpresionatu honen kontakizunarekin, akaso bere irakaslea kontu honekin inpresionagarri iruditzen zitzaiolako... Denborapasa hutsa da, hala ere. Irakasle honek, auskalo, sukaldeko egoera horretan, nola erreakzionatuko lukeen. Akaso semearen gaiztokeriz, tamainaren inguruko komentario isekari batekin, konparazioak eginez (irabazten ateratzen dala kontutan hartuta, jakina)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.