Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Patxiren bloga

Patxiren bloga

mzap 2004/10/22 12:03

Hemen argitaratzen dituen erantzunak ez bezalakoak dira "Begietatik": http://www.begietatik.blog-city.com Patxiren blogeko idazkiak: hemengoak bizkorrak, barregarriak, argiak; "Begietatik"ekoak, berriz, ilunabar lasai eta malenkoniatsu bati dagozkio.

Zumarragako funtzionarioak, bestalde, ederki menperatu du argazkiak blogean kokatzeko teknika konplikatua eta ume bakartiak itsaso magikoari begira eta antzekoak ditu gustuko.

Zergatik da hain ona Patxiren bloga? Estilo bat duelako, musika berezi bat dariolako, kutsu goibel eder batek barnebiltzen duelako guztia, testuak zein argazkiak.

etiketak: bermeo
Patxi
Patxi dio:
2004/10/22 18:00

Hik bai gusto ederra!

Utzidak bizikleta, eta gustora asko garbituko diat. (nerea zelosa jarriko dek ordea, ez baitiat garbitu azken 4 urteotan...)

Estimatzen dek, Markos. Hola gustoa ematen dik.

ikasle bat
ikasle bat dio:
2004/10/28 22:41

kaixo markos! ez dizut ondo ezagutzen bueno apur bet, baino oso gutxi ez dut zurekin hitz egin bueno bai baina ezer.Uste dut pertsona zintsoa eta ona zarela.ez dut zure blog-ak irakurri beti baina orain hazi naz irakurtzen. eta ez daude gaizki.bakarrik esan olan jarraitzeko!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.