Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Garbitu nuen, nirea baitzen

Garbitu nuen, nirea baitzen

mzap 2004/10/20 21:40

Oso polita gaur "Berria"n Luis Karlos Garciak Pilar Sanpedrori eginiko elkarrizketa, "Amodioaren mitoaren aurka" izenburukoa. Hemen dago:

http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2004/m10/d20041020/p00017015.html

Enigma handia da zergatik maite ote duen zenbaitetan herriak tiranoa, edo errege kokolo bat.

Antzera, nolatan nahi izaten dute emakume batzuek, luzaro mehatxuak eta jipoiak pairatu dituztenek, erasotzailearekin bizitzen jarraitu? Izan ere, lagunak on egiten digutenen artean aukeratzen baditugu ere, "sarri askotan gertatzen da emakumeok bikotea sortzea batere onik egiten ez diguten eta atsekabetuta nahiz min fisiko eta psikikoak jota uzten gaituztenekin." Zergatik gertatzen dira "sufrikarioz betetako amodio penagarri horiek?" Nondik nora andre askoren (batzuk aski helduak eta oso argiak) etengabeko umilazioa onartu behar hori?

Diru katea garrantzitsua izaten da, baina ez gutxiago lotura emozionala. Sanpedrok uste du badela gure gizartean maitasunari buruzko filosofia ezkutu bat, halako hondamendiak ahalbidetzen dituena, eta beraz kritikatu beharrekoa.

Sanpedroren esanetan, gizarte osoak beharko luke terapia, "gailendu dituen kontzeptu, mito eta abarrek ematen baitiote bide emakumeen aurkako indarkeriari". Zehazki, amodio erromantikoak (eleberriek, telebistek eta filmek, besteak beste, sustatuak) genero indarkeriari laguntzen ei dio.

Tristan eta Isolda, Romeo eta Julieta, Leturia eta Miren... mendebaldean ez zaio lekurik egin maitasun zoriontsuari. Gure arteko lirikak ez du plazera, lasaitasuna, begirunea edo poza goraipatu; hain gutxi epikak. Aitzitik, sufrikariozko pasio gisa izan da amodioa irudikatua.

Sanpedroren iritziz, horrek badu zerikusirik "biolentziaren espirala" deitu denarekin: erasotzaileak bikote-kidea gaur jipoitu eta bihar inoiz baino gehiago maite duela ziurtatuko dio. Ziklikoak izaten baitira genero indarkeriaren ibilbideak.

Sanpedrok, bestalde, Ana Karenina, Madame Bovary, Melibea eta antzekoen kasuak ikertu ondoren, amodioa haien bizitzan oinarri zein helburu dela nabaritu du, haien izaeraren eta bizimoduaren muina. Aldiz, inguruan dituzten gizonen bizitzetako zati baino ez da izaten. Gaur egun ere, emakume askok sentitzen du maitasunik gabe bizitzak ez lukeela batere zentzurik.

Sanpedroren ustetan, haatik, belaunaldi berriak ikuspuntu errealista, materialista eta pluralistagoekin hezi beharko genituzke, eta azpimarratu bikote-kidea aukeratzeko orduan txiripak eta arbitrarietateak duen garrantzi erabakigarria; inork ezin duela albokoa beti eta guztiz ase; maitasuna ezin dela sakrifizioan oinarritu; eta norberaren asmoak eta ilusioak ezin direla bikote-kidearen menpean jarri.

etiketak: bermeo
Patxi
Patxi dio:
2004/10/23 13:37

Carmen Posadasek ere idatzi zuen liburu bat mito honen kaltegarritasunaz: un veneno llamado amor. Hala ere, haren esanen azpian, autorearen barne-borroka bat antzeman nuen nik: pasioaren edertasunaz eta beharraz, eta bizimodu lasai bat izate aldera, hau isiltzeko komenigarritasunaz. Irrikaz irakurri nuen autorearen azken ondorioa, liburuaren bukaeran. Oooooo, ze pena. Bizimodu lasaiaren alde egiten zuen apustu, pasio-gosea isiltzea gomendatuz.

Gero jakin nuen, bikotekidea zuela liburua idatzi zuenean. Kontua da... demagun bere harremana ez zebilela beharbezela. Bietako bat aspertzen hasita zegoela... Ez al legoke baldintzatuegia idazlearen azken-eritzia? Sinistu behar ote zaio?

Beste liburu bat badu idazle honek, izenburu honekin: nada es lo que parece.

Nere iritziz, harreman neurotiko askoren, edo batere harremanik ez izatearen zergaitia mito horri egoztea errazkeria iruditzen zait. Sakoneko zergaitiak nere ustez, pertsona hoien barrenean bilatu behar dira: arazo psikologikoak, edo inertzia okerrak. Izan ere, bat gustora dagoenean, (orekatuta baldinbadago beti ere) erraz uzten ditu alde batera mitoak, bere bikotekideak printzearen antza izpirik ez badu ere. Edo uzten ditu min ematen dioten harremanak, bere bikotea beti amestutako printzea bada ere.

Ikuspuntu materialista? Gehiago? Ikuspuntu errealistagoaren beharrarekin guztiz bat nator, inertzia hoiek aldatze aldera, baina nere ustez gure gizartean poesia gehiago behar da, ez gutxiago. Luistxoren alabari galdetu bestela, hemendik urte batzuetara.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.