Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / EUSKAL EDITORE DESPISTATUEI

EUSKAL EDITORE DESPISTATUEI

mzap 2004/10/16 19:23

Argitaletxe ausart hori, agur:

Oso kezkatuta nago, honez gero zuek zaretelako kultura talde abertzale ia bakarra Txillardegi aldez edo moldez omendu ez duena. Euskaltzaindia bera ere animatu da, atera kontuak.

Ordea, hutsune harrigarri hori urtea amaitu aurretik bete genezake: badut liburu bilaka daitekeen testu bat, 65 mila karaktere, Txillardegiren obraren azterketa berritzailea, Durangorako argitara zenezaketena.

Erantsita bidaliko nizueke, nahi bazenute.

Eskerrik asko aldez aurretik.

Luistxo
Luistxo dio:
2004/10/18 11:26

Aizu, Zapiain, edizio elektronikorako hemen duzu plataforma: publikatu liburua zure blogean, eduki finkoetarako menu bat duzu aldamenean. Interneteko garaian, zu zeu editore: ez daukazu aitzakiarik.

Eta, mesedez, ez egin tituluak letra larriz, baizik eta normal, DBH-koa ematen duzu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.