Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Hizkuntzen inposaketa

Hizkuntzen inposaketa

mzap 2007/11/15 17:55

(Ederra, Pello Zabalak ekarri duen Bitoriano Gandiagaren poema)

Isildu ezean elebakarrak ezin du bere hizkuntza ez inposatu, ez du ezarri beste erremediorik. Eta ia euskaldun guztiak gara elebidunak. Dena den, baditugu euskaldun elebakar batzuk. Eta ez dago esan beharrik “euskal” izena ematen zaion herrian zein den arrotzago, zein dagoen baztertuago, euskaldun elebakarra ala erdaldun elebakarra. Hizkuntzari dagokionez, Euskal Herrian gaur egun euskaldun elebakarra da benetako paria bakarra.

Edozein gisaz, erdaraz dakigunok ere arazoak izaten ditugu. Gernikan arbitroak txartel horia atera zion futbolari bati, soilik euskaraz zuzendu zitzaiolako. Neuri ere, orain dela urte batzuk, atzerritik bueltan, aireportuan, kontrola igaro baino lehen paper bat betearazi zidaten, nondik nentorren, zertan nintzen ibilia, eta abar. Nik Markos izenpetu nuen, k-z, betiko legez, inongo asmo matxino abertzalerik gabe, beti erakutsi didatelako horrela. Orduan Poliziak begietara gogorki begiratu eta sakon, oso sakon mintzatu zitzaidan, Polizia ez ezik Txikitero ere izanen baitzen: “te has equivocado, Markos se escribe con c de cabrón”.

etiketak: kalakakoak
faust
faust dio:
2008/01/15 13:11

Iaz Soriako eskubaloiko taldean ari nintzela Bartzelonan genuen partida. Denboraldiko azkena, etxeko lanak eginda eta taula erdian. Penalty bat pitatu ez eta euskeraz hasi nintzen Bartzelonan, epaile kanariarrak izaki. Bi minutu kalera eta momentuan harritu banintzen ere ixilik geratu nintzen. Hori bai, momentuan grada guztia isilik geratu zen, zer pentsatu gabe.Partida amaieran ordea, barkamena eskatzeko potrorik gabe azkar asko joan zen aldagelara, bigarren epailea txaparroia aguantatzen heratu zen bitartean....denetik bota nizkion, eta ez nintzen basurde komandoan sartu. HUrrengo astetan ziogorraren beldur izan banintzen ere, ez zen ezer etorri, uleertuko zuelakoan edo...Basurdeak Sorian asko daude Markox, ikeragarri. Agur bi!

asel
asel dio:
2007/11/15 20:59

argi dago asko dakiela polizia horrek zerena den "c" hori, haien hizkuntzan bai polizia bai guardia zibila c-z idazten baitira...

markos zapiain
markos zapiain dio:
2007/11/15 21:08

kaguen dio, hori bururatu izan balitzait...

baina isil-isilik gelditu nintzen, korromioa eta higuina irentsi eta basurde komandoan sartzea pentsatu nuen

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.