Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / SENARRAREKIN KONTUZ IBILI BEHAR DA

SENARRAREKIN KONTUZ IBILI BEHAR DA

mzap 2004/10/15 23:45

Argentinako emakume batek txataren bidez maitasun harreman sutsu bat zuen gizon batekin.

Orain senarra salatu du, maitalearekin larrutan egitera behartu zuelako. Senarrak argazkiak atera zizkien, dibortzio-epaiketan erabiltzeko asmoz.

Senarra luzaro egon zen abagunearen zain. Egun batean, emazteari Interneteko saioa ixtea ahaztu eta senarrak berak jarraitu zuen emaztearen zibermaitalearekiko elkarrizketa beroa, emaztearena eginez.

Halako txataldi zenbaiten ostean, senarrak etxera gonbidatu zuen emaztearen maitalea, baita honek onartu ere. Gizajoaren ez-ustekoa! Senar sumindua baitzuen aiduru, andreari itxarotera behartu zuena.

Emaztea etxeratu bezain laster, senarrak errebolberra atera eta maitalearekin txortan egitera behartu zuen, berak argazkiak ateratzen zizkien bitartean. "Argazki hauekin dibortzio epaiketan kakaztuko haut" bota zion emazteari, etxetik alde egin baino lehen.

Hau emaztearen bertsioa da, noski, polizian jarri duen salaketaren araberakoa.

etiketak: bermeo
Patxi
Patxi dio:
2004/10/16 18:13

Nere ustez argi dago: gizona senarrak kontratatu zuen, emaztearengandik egoera abantailatsuan dibortziatu ahal izateko. Bestela, nola ulertzen da gizonak txortan egitea, senar despetxatua errebolberrarekin apuntatzen ari zaiola? Zeini zutitzen zaio horrelako egoera batean? Aparte, atera al daiteke argazki txukunik arrabiak jotako esku bakar dardarti batez ?(bestearekin errebolberra eusten ari da) Ez dakit ba... Seguru pultso ezin hobeaz atera zituela, exposizioa eta guzti neurtuta.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.