Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Bere buruaz atseden hartu nahi duen pederasta

Bere buruaz atseden hartu nahi duen pederasta

mzap 2007/10/03 08:49

Badira pederasta eta bortxatzaile nolabait esateko feudalak, ziur baitira agintea eta dirua ukanik menpeko sendiaren ume txiroa bortxatzeko eskubidea dutela. Ezinezko zaie inongo enpatiarik sentitzea ez biktimarekin ez inorekin. Horietakoa bide zen Sadeko Markesa, haurraren eta emakumearen gorrotatzaileen artean txapeldun. Espainiako noble bat ere izan da berriki, pederasta porrokatu, familia pobreen umeen erabiltzaile. Jaiotza zaie bereziki higuingarri, umegintzarekin zerikusia duen edozer. Hori dela eta, gurago izaten dute uzkia alua baino, utikan eme zein ama. Neskarengan ere, nahiago mutila oroitarazten duen zuloa.

Estatusak salbatu izan ditu. Estatus babesle horixe bilatzea izan liteke Elizan horrenbeste pederasta sartzeko arrazoietako bat.

Baina bada halaber bere burua pairagaitz zaion pederasta. Udan Suitzan bost urteko neskatxa bat, Ylenia, bortxatu eta hil zuten. Errudunak berehala egin zuen bere buruaz beste.

Pederasta mota horrek pentsatzen du munstro okaztagarri bat dela, baina ezin du eragotzi. Horrela dago egina. Bere nahirik sakonena umea bortxatzea da.

Hasiera batean, errua besteri leporatuko dio, Jainkoa madarikatuko du, Patua, Geneak, Gizartea, Haurtzaroa. Zergatik egin ninduzuen ume-sexuaren zale itsu?

Baina errua azkenik bere buruaren aurka bideratuko du. Jaio ez banintz hobe. Gizarteak onartu egiten ditu giza nortasunak erabakitzen dituzten hainbat irrika: trepalaritza politikoa, ospetsu izatea, diru pilatzea, sexu heterosexuala, artelanik bikainena burutzea. Ordea, gizarteak zigortu egiten du pederastaren nortasunaren funtsa, bere oinarrizko desira. Are gehiago, beste edozein gaizkilek baino bortizkiago pizten du pederastak giza talde ororen funtsezko grina, hots, lintxatzeko joera. Jon Mirandek “Haur besoetakoa”n dioenez: “Bere irrikari amore emanaz, bazekien bere hondamendira lihoakeela, bere erruz… hala ziotson gizarteko eginbideak bederen”. Halaber, Madeleine desagertu berria zela, Robert Murat salatu zuten, pederasta omen zelako, inongo frogarik ez zegoen arren. Gizabanako pederasta da inguruotako gizarte pederastarentzat lintxagai gogokoenetakoa.

Ez baita harritzekoa pederastak, nazkaturik, bere buruaz atseden hartu nahi izatea. Hain zuzen, goi-mailako estatus babesle bat bilatzearekin batera, baliteke hori izatea kastitatea exijitzen duten sektek eta erakundeek horrenbeste pederasta erakartzeko beste zergatiko bat. Pederasta horrek bere buruaz libratuko duen inguru edo erakunde bat behar du, edozein sexu harremani uko garbia larderiaz ezarriko diona, esaterako Eliza Katolikoa edota Euskal Idazleen Elkartea.

etiketak: kalakakoak
markos zapiain
markos zapiain dio:
2007/10/03 11:14

hori ulertu nuen bederen lerro artean lehendakariak orain dela hiruzpalau kalegats idatzi zigun editorial antzeko batean

baliteke nik gaizki ulertu izana, baina ez naiz bakarra, eta jakin dut gasteiz inguruko zenbait idazle agindua betetzen ari dela, baezpada ere

Mirande Aiphasorho
Mirande Aiphasorho dio:
2007/10/03 11:08

Zinez galdatzen duka EIEk kastitatea? Guztiz ziur haiza? Betitik?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.