Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Kontranalisiaren bezperan

Kontranalisiaren bezperan

mzap 2007/09/30 18:22

Mayorengan zoragarriena da nola garaipen ikusgarriak erdietsi ondoren, sailkapen orokorrean gailurrean doala, etapa arrunt batean berrogei minutu galtzen dituen katastrofikoki, zaleen lilura zigortuz eta pitzatuz.

Izan ere, lilura mota hori oso txarra da, ergeldu egiten zaitu.

Zaleak beti esne mamitan zituzten Indurain eta Amstrong baino pizgarriagoa da Mayoren suediar dutxa, gozokeriaren arriskua ziplo uxatzen baitu.

Biak egiten ditu basatiki eta primeran Mayok: eman eta kendu, liluratu eta desliluratu.

Behin batean bazen atzeratu harroxko bat, hogeita hamar bat urte zituenean larrua lehenbizikoz jotzen hasi zena.

Galduko ez bazen, neskak zer egin zehaztu behar: “orain sartu, oso ondo; orain atera; orain barrura berriro; kanpora…”.

“Kaka zaharra, erabakiko duzu behingoz zer arraio egin behar dudan, sartu ala atera?”

Aurkakoen aldiberekotasuna edo txandakatzea norabide bakarra baino osoagoa da.

Horregatik ez zen liluratzeko Indurainen era Mayoren joan-etorria bezain heldua.

Bestalde, azken urteotako sorgin ehiza ikaragarria izan da. Gure gizarteotako petxero gogokoenetakoa da zaleak liluratu ondoren kale egiten duen kirolaria.

Berriki Lekeition Mayo taberna batean sartu eta kuadrilla batzuek isekaz “Epo! Epo!” garrasi egin diote.

Inkisizio berri batek hainbat txirrindulari errugaberen karrera suntsitu du.

Kontranalisiaren emaitza gorabehera, askok jarraituko dugu Mayo lehen bezainbeste miresten.

Ahaleginak ahalegin, berebat, eta mehatxuak mehatxu, txirrindularien ohiturak zeharo garbitzeak ez dirudi batere erraza.

Gero eta prometeikoagoa da gure gizarte osoa, eta txirrindularitza aitzindari.

Ez litzateke erosoagoa eta lasaiagoa agintariek eta arduradunek dopina nolabait onartzea?

Hau da, etapa irabazleari kazetariak normaltasun osoz galdetzea:

“Zorionak, Urlia, zer moduz, zer hartu duzu gaur?”

“Ba ematen du asmatu dudala. Nandrolona eta Epozko koktel bat egin dit medikuak, eta gero Tourmaleta igo baino lehen osaba Pernandoren odol frexkoa sartu dut zainetik, pare bat litro”.

“Zorionak, txapeldun, eta segi horrela”.

etiketak: kalakakoak
Luistxo
Luistxo dio:
2007/10/01 12:05

Oso ondo irten zaizu artikulu hau, bertso libreetan. Dopin mekanikoarekin edo dietetikoarekin alderatuta, dopin kimikoak jatorrizko ze bekatu duen nik ere ez dut ulertzen.

markos zapiain
markos zapiain dio:
2007/10/01 20:27

arrazoia, luistxo

gainera "dopin dietetiko" kontzeptua beharbada esnera eta aurrautzetara ere zabaldu beharko genuke

galdetu bestela oiloei edo behiei ea "naturala" den gizakiok esnea edatea eta arrautza jatea

mundua ez da guretzat egina, mundua funtsean arrotza zaigu eta dopina zer ote den zehazteko orduan ezin da arbitrariotasuna eragotzi, gorputz guztiak desberdinak baitira

orain dela urte asko horren inguruko artikulu biribil bat idatzi zenuen "Euskaldunon Egunkaria"n, gerora "Tetris"en jasoa beharbada

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.