HERODES ERREGIA
Ttikitan kantatzen genuen Irunen, Gabonetan, eta Santiago karrikan mende hasierarako ezaguna zen, Peluagatarren artean bederen. Zenbait kantutegitan bilatu dut, arinegi ziur aski, eta ez dut deus ere aurkitu. Baten batek izango du argibiderik menturaz. Honelaxe dio:
Herodes erregia, infame faltsua nahi izan zion kendu haurrari lepua; alferrik egingo duk oraingo asmoa ez duk engainatuko gure Jangoikoa ----------- Jesus larru gorriya, haiziak hoztutzen astuak eta iriyak daukate berotzen; haren ama gaxua hareri begira, haren begi ederrak han poztutzen dira ------------ Horra guk kantatu alegriaren fortuna orain inor ote da borondateduna. Denok hemen dakargu poltsa ttiki bana zuen emanarekin denok konten gara
Alferrik bilatuko dituzu halako bertso ederrak, doinuarekin hain ederki lotuak, amaitzen ari zaigun mendearen bigarren erdian, ez bada Ederraren eta Piztiaren arteko solasa "Apoaren Edertasuna" diskoan.
Blogeko mezu edo sarrerak egiterakoan, "Entry date&time" esaten duen kuadrotxoa dago.
Sartu mezua eta ipin nahi duzun eguna eta ordua, ordu eta egun hori eramango du mezuak, 1999 urtekoa, 2005 urterako, 2006rako, ... nahi duzuna!
Egia esan, ez dut uste komenigarria denik, blogek egunerokotasuna behar dutelako, baina egin daiteke.
Hori bai, data eta orduaren formatua horrelakoa izan behar du derrigorrez: "2004-10-16 08:00"
Ondo segi!