Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Ziminofiloen pudorea

Ziminofiloen pudorea

mzap 2007/07/05 17:59

Zoofiliaren unibertsoan bada datu deigarri bat: txinpantzea eta gu oso gara hurbilak, ia berdina dugu genoma, baliteke behiala sexu harremanak elkarrekin eduki izana...

Hala ere, zoofiliarako oroz lehen zaldia eta zakurra maite ditugu.

Epelago, baina ahuntza, sugea eta arraina ere bai.

Ziminorik ez ordea, edo apenas.

Hori ikusi dut bederen Interneten.

(Zoofilia ziminoarekin, sarean aipatu egiten da, baina doinu nolabait esan zientifiko batez; ez dira haatik zoofiloak berotzeko moduko bideoak jartzen.

Bestalde, Ann Althouse-k "datu zientifiko" gisa saldu nahi den ideia arraro bat eztabaidatzen du: gizona ez bezala, andrea berotu egiten ei da ziminoak larrutan ikusita.)

(Bide batez, bista-bistakoa da zoofilia weborrietako emakume asko behartu egin dituztela aberearekin txortan. Eta neskatxak dira maiz. Uste dut ez dagoela tabu estetikorik ez politiko-ideologikorik, baizik soilik afektiboak. Eta irudi horiei begiratzeak taburen bat ukitu dit antza: goibelaldi hau...)

Harira. Zergatik agertuko ote dira askoz ere sarriago (eta beraz, pentsa liteke, erabili ere bai) zakurra eta zaldia txinpantzea baino, nahiz hurbilago dugun?

Leire Narbaiza adituak “Eibartarrak” foroan idatzi duenez, preseski, "hain iguala izanda, ez dabe zoofilixia danik konsiderauko."

(Ildo berean, Arnaldo Otegik telebistan kontatu zuen lesbiar batek aitortu ziola gizon batekin oheratzea bestialismo hutsa zitzaiola.)

Imanol Trebiño liburuzainak hurbiltasun genetikoa eta fisikoa bereizi ditu: “neri gertutasun kontua emoten desta. Zer dago "gure kulturan" gertuen? Ez genetikoki, fisikoki. Etxabereen artean ez da tximinoa sartzen, eta tximino bat lortzeko... zirko batean ez bada... zootan begittuta... Madrilen edo gertuen?”

Aldiz, anonimotasuna gorde nahi duen emakume batek Narbaizaren bidetik berdintasuna funtsezkotzat jo du ziminofiloen uzkurtasuna ulertzeko orduan, baina bestelako ondorioak atera ditu.

(Nabaritzekoa da, ezusteko handia izan ez arren, hiru emakumeek –Leire Narbaizak, lesbiarrak eta anonimoak- gizonaren eta ziminoaren arteko antza azpimarratu izana eta Trebiño gizonak berriz urrutitasuna, bizilekuari dagokiona baizik ez bada ere.)

Andre anonimoak idatzi dit garbi sentitzen duela zergatik baztertzen den ziminoa: ahuntza, sugea, zakurra, zaldia eta arraina gu ez bezalakoak dira zeharo, eta urrutitasun horrek gizagabetu egiten ditu, erdi dardaragailu bihurtu.

Txinpantzeak gurekin duen antzak berak bilakatuko luke munstrotsu, intzestu eta izugarri harekiko txortaldia.

Trebiñorentzat hortaz normala da hurbilen duguna, eskura, erabiltzea; emakume anonimoari berriz itxurari, jokabideari eta genomari dagokienez hurbilen duguna erabiltzea munstrotsu zaio. Hipotesi bateragarriak dira, arazo desberdinek elkar osa dezaketen heinean. Nolanahi ere, ideiok zehaztu nahi izanez gero ikerketa eraman beharko genuke aldi berean zoofilia irrikaz hedatua eta zimino ugari luketen lurraldeetara, ez dago beste irtenbiderik. Eskainiko dute beharbada bekaren bat Turismo Sailean edo Hezkuntza Sailean edota Maitasun Sailean.

Dena den, dauzkagun datuak aztertuta, egia da zoofiloentzat ziminoak ematen duela, animalia ororen artean, lotsagarriena.

Emakume anonimoak iradokitakoaz gain, izan liteke bestelako arrazoirik? Zoofilo guztien artean berez izango dira herabeenak agian ziminofiloak? Zergatik?

(Gizonak Nietzscheri lotsa eragiten dio, gizona edozein zimino baino ziminoago omen baita. Lotsa ospetsu hori ulertzekotan, pentsalariaren ziminofilia erreprimitua suposatu beharko genuke apika?)

Auskalo. Dena den, deigarri gertatzen da hainbat bestialismo weborritan “horse suck”, “dog fuck”, “snake sex” edo “Cicciolina inculata dal cavallo” lasai asko aipatzen diren bitartean, ziminofilia argazki eta bideo urriak “bestiality sex” edota “exotic porn” zehaztasunik gabeko izenburu engainagarrien pean agertzea.

etiketak: bermeo
Patxi
Patxi dio:
2007/07/07 13:11

Nere ustez, dezibelio kontu bat da. Alegia, gizakioi ez zaigu gustatzen inork guri txilio egitea. Txilioak oso desatseginak zaizkigu. Zaldiak, ahuntzak, zakurrak, sugeak, zoofiloen jardunaren lekuko isilak dira.

(Argi gera bedi: audio hau ez da nik inungo tximurekin egindako grabaketa. Hor atzean ageri dan giza-itxurako intziri hoiek ere ez dira nereak. Bere horretan saretik hartutako atxiboa da. Zin dagit. )

Klikatu hemen (Benetan ez naizela ni)

Beste arrazoi bat ere egon liteke. Hau Alicanteko hondartzan aste honetan bertan gertatutakoa da:

Zekor itxurako gizonkote mardul bat zebilen, hau ere txilioka, zezenketa baterako publizitate ohartxoak banatzen, hondartzan. Oso gizaseme iletsuarekin, benetan iletsuarekin topo egin zuenean. Zezenzketazalea motza izan (ez zezenketazalea zalako bakarrik, bestela ere bai), eta, zer esango gizon iletsuari eta:

  • Tome!... Vaya peludo que es Usted!

Gizon iletsua hain geratu zan aztoratuta, zazpi bat segundu kosta zitzaion erreakzionatzea:

  • Nadie le ha pedido su opinión!

Ordurako mozkotea hamabi toaila urrutirago zegoen, ez zitzaion iletsuaren purrustada iritsi.

Ondorioa zera da: zakurrak, sugeak, zaldiak... Are ahuntzak, ile leuna dute. Tximuek berriz, oso ile latza dutela dirudi (hondartzako gizaseme harek bezela). Taktuak ere bere garrantzia dauka.

markos zapiain
markos zapiain dio:
2007/07/10 20:17

Patxi, "Ziminofiloen pudorea" atalaren ostean, hauxe jarriko dut "Txillardegi eta ziminoa" liburuan, udazkenean Susak argitaratuko duena.

Nahi duzuna aldatu, agian zure amaginarrebari eta zure alabei ez zaie larregi gustatuko zoofilo gogor batekin bizi direla jakitea.

(Bestalde, zure esteka hori, txilioena, ezin dut zabaldu, debekatu egiten didate.)

PATXITRAPEROREN EKARRIA

Zorabio honetatik aska gaitzan, Patxi Iraeta “Patxitrapero”ri laguntza eskatu diogu. Delinkuentzian amilduriko udaltzain eredugarri bat da, blogari epustuflante bezain zoofilo nekagaitz.[1] Errotik heldu dio arazoari, dotore erantzun: zergatik ageri da ziminofilia beste hainbat zoofilia baino nekezago?

Gainerako zoofiliak baino gutxiago erabiltzen delako (bat dator Trebiñorekin eta anonimoarekin).

Baina urritasun horren zergatia zentzumenen munduan aurkitu du traperoak, entzumenean eta ukimenean hurrenez hurren.

Alde batetik, “dezibelio kontu bat da. Alegia, gizakioi ez zaigu gustatzen inork guri txilio egitea. Txilioak oso desatseginak zaizkigu. Zaldiak, ahuntzak, zakurrak, sugeak, zoofiloen jardunaren lekuko isilak dira.

>Beste arrazoi bat ere egon liteke. Hau Alacanteko hondartzan gertatu zait: zekor itxurako gizonkote mardul bat zebilen, hau ere txilioka, zezenketa baterako publizitate ohartxoak banatzen, hondartzan. Oso gizaseme iletsuarekin, benetan iletsuarekin topo egin zuenean. Zezenketazalea motza izan (ez zezenketazalea zelako bakarrik, bestela ere bai), eta, zer esango gizon iletsuari eta:

-¡Tome!... ¡Vaya peludo que es usted!

Gizon iletsua hain geratu zen aztoratuta, zazpi bat segundo kosta zitzaion erreakzionatzea:

-¡Nadie le ha pedido su opinión!

Ordurako mozkotea hamabi toalla urrutirago zegoen, ez zitzaion iletsuaren purrustada iritsi.

Ondorioa zera da: zakurrak, sugeak, zaldiak... Are ahuntzak, ile leuna dute. Tximuek berriz, oso ile latza dutela dirudi (hondartzako gizaseme hark bezala).

Taktuak bere garrantzia dauka.”

Baita Patxitraperoren dohainak ere!

[1] http://patxitrapero.blogspot.com/

Patxi
Patxi dio:
2007/07/15 11:55

Txilioen artxiboa, nere gordailuan sartu det, eta hauxe da:

http://www.patxitrapero.com/txinpanzea.mp3

Oso garrantzitsua da nere teoria demostratze aldera (arretaz entzuteak merezi du).

Ohore haundia, zure liburu batean azaltzea Markos. Bestalde, zoofilo gogorrarenak ez hainbeste, baina aita delinkuentzian amildua izatea prestijio haundia ematen duen gauza da. Nere alabak oso harro agertuko dira bere lagunen aurrean, estimatzen da.

Jozulin
Jozulin dio:
2007/07/23 16:43

Sarean kuxkuxeatzen honakoa topatu dut:

“...zoofilia edo bestialismo kasuak erakusten dituzten figurazio urri batzuk, zeinetan animaliak beti jokatzen duen arraren rola eta emakumeak emearena; esaterako, ninfa bat babuino edo mando batek lagundua, koito baginalean.”

Ikusten denez, egiptoarrak ez ziren hain baztertzaileak ziminoekiko... edo gorrak ziren.

Hemen osorik: http://www.cenesex.sld.cu/webs/diversidad/sexualidad%20antiguo%20Egipto.htm

josu castresana 2-b
josu castresana 2-b dio:
2007/11/29 00:22

Markoz uste det geratzen zaizun materia gris hori tema interesgarriago eta mamintzuagoetan erabiliko bazenu , gaurkoz `planeta saria bezapean izango zenuke.

nire ustez heterosexualak ez diren beste erlazioguztiak pentsamenduaren aberrasio bat dira. Horrek ez du ezan nahi homosexualak sapaltzen dituen nazi antzeko bat nahizela, nik euren pentsaera errepetatzen dot beti beste pertsonak beregantzen ez badituzte.Gainera gogaipatzen ditut euren bizitza bestena baino zailagoa delako.

eskari bat egingo dizut.

gai interesgarriago bat bilatu. Futbola, telebista,politika,mundaka. jajaja ez espero dot gure klaseko 2bren anlisi bat egitea erakutziz nola munduko ikaslerik onenak zuertatu zaizkizun. Hare gehiago euretariko asko mundakarrak izanda.

aimar pino eta ander fernandez 1c
aimar pino eta ander fernandez 1c dio:
2007/11/30 19:14

markos uste dugu guk biok zure lan kuttun horretan txillardegi eta ziminoaren artean ez dagoela batere zentsurik izan ere zu filosofoa zara eta ez idazle profesional.

gure ustetan guure artean eta txinpanzearen artean ez dago batere antzik izan ere buruan eduki behar da eta hobe josuk esaten duen moduan beste gai batzuei buruz mintzatzen bazara body booard a eta arrauna eta bestelako kontuetan adibidez emakumeetan. Beste barik astehenean mintzatuko gara elkarrekin klasean

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.