Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Buruzagi jeltzaleen matrailak

Buruzagi jeltzaleen matrailak

mzap 2007/03/15 18:05

Euskaldunen artean forua baino zaharragoa da agintea ar-ezaugarri nabarmenak dituen gizonari ematea. Ez dirudi indoeuroparren eragin hutsa, txinpantze taldeek berdin dihardute.

EAEn boto gehien jasotzen duen alderdira mugatzearren, tradizioak agintzen du jeltzaleen buruzagiak matrailezur eta kokots sendoduna izateaz gain begien bistan erakus dezan: Agirre, Irujo, Ajuriagerra, Sodupe, Arzalluz…

Baina haustura bat gertatu da berriki: gaur egungo noraez eta zalantzak Imazen matrailaren inkognitari zor zaizkio beharbada, bixarraz tapatzen baitu.

Historiaren astunak, halatan, jeltzaleen zinezko buruzagia bilatzekotan, EBBkideen matrailezurrak aztertzera bultzatzen gaitu, eta eztabaidaezina da emaitza: Urkulluren kokotsak Imazenak baino artezago lotzen gaitu Arzalluzen eta Ajuriagerraren sokarekin. Gaur egun Urkullu da benetako agintaria.

Bestalde, jeltzaleen inguruko Izaronews.com webgunean, txitean-pitean, Ibarretxeren eta Imazen arteko xextrak direla eta, Imazek Ibarretxe egotziko balu -sozialistek atsegin ez dituzten ekimenekin tematzeagatik-, Josune Ariztondo jo izan dute Ibarretxe bota osteko lehendakaritzat. Berehala Jose Luis Bilbaori emango lioke lekukoa.

Matrailezur jeltzaleen Historian zail da Ariztondorena kokatzea. Baina ematen du alderdiaren ohiturak aldaketa sakon bat beharko lukeela ondarrutarraren kokots finari agintaritza onartu ahal izateko.

etiketak: kalakakoak
Patxi
Patxi dio:
2007/03/16 03:55

Nik egia esan, Josune Ariztondori, okotzean beharbada ez, baina buruzagi planta izugarria hartzen diot, bestela.

Sarean argazki hau aurkitu det, planteatzen dezun dilema argitzen lagunduko duelakoan:

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.