Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Piercingaren isuri argitsua

Piercingaren isuri argitsua

mzap 2007/03/03 16:16

Iraun nahia ez da bekatu, ezta euskara noranahiko bilakatu nahia ere, zenbaiti kapritxo garesti bat iruditu arren.

Noranahiko, metroa barne, Jozulinek “garraio pubiko” deritzona barne.

Metroan berriki hamasei bat urteko neska bi zihoazen eserita. Halako batean: “vamos a ponernos de pie tía porque entre el tracatrá este y el piercing que llevo en el coño es que me voy a correr.”

Hori euskaraz entzun izan bagenu euskalduntze-bide erdia egina genukeen eta bidaiarien laurdena korritua.

Nolanahi ere, baikor izan gintezke: alde batetik, badugu belaunaldi oso bat nahiago dituena Shin Chan eta Doraemon katu kosmikoa euskaraz erdaraz baino. Orain arte askok jotzen bazituzten ere euskal itzulpen eta bikoizketak behartu, kirrinkari eta zurruntzat, Shin Chanekin alderantziz gertatu da salbuespenik gabe.

Bestetik, gero eta piercing gehiago dabil euskal aluetan.

Ikus liteke argi izpi bat metroko tunelaren amaieran. Hurrengo geltokiko farola xumeren batena izango ahal da, eta ez beste tren baten argia, gurearen kontrako bidetik abiatu eta gainera datorkiguna.

etiketak: kalakakoak
markel
markel dio:
2007/03/12 14:37

Markos, “vamos a ponernos de pie tía porque entre el tracatrá este y el piercing que llevo en el coño es que me voy a correr.”, metroan entzun duzun gauzarik finenetakoa izango da, egunero ibiltzen naiz tren horren barruan, hara eta hona, eta erdaldunek erraten dituzten gauzak ez dira Bermeo eta inguruotan entzun daitezkeenak, "Liate un peta, tio" esaterako.

Zelango gazteria, oraingoa.

markos zapiain
markos zapiain dio:
2007/03/07 11:42

leire, ez dot uste euskitze nerbioso jarriko zenik, keba

kontua da euskitzeri berari eskatzen diotela gure espitxak mozteko, programaren formatoagatik ez baita komeni gure txapak larregi luzatzea

nahi adina luzatzeko hor dugu bloga, egia duzu

leire
leire dio:
2007/03/06 23:24

Aupa, Markos

Ikusi neban Kalakan piercingana esaten, eta amittu aurretik zelan moztu zetsun Eguzkitzek. Banekixan zeozer interegarrixa bota bihar zenduana, baiña ez zetsun laga. Nerbioso jarri ete zan, zuk emondako irudixakin?

Eskerrak blogian esplikatzeko aukeria izan dozun!

Joseba
Joseba dio:
2007/03/05 15:18

Idazlea zara, Markos. Artikulu hau (azken paragrafoa, zoragarria)irakurtzea besterik ez da egin behar horretaz jabetzeko. Zorionak!

markos zapiain
markos zapiain dio:
2007/03/05 19:46

Milesker, Irazu. Zu ere aski ona zara, ez pentsa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.