Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Irudi biziak

Irudi biziak

mzap 2007/03/02 17:26

Desoreka amorragarria gurean: euskararen aldeko txosten, emendakin, egitasmo eta batzorde eragileak ugaltzen diren bitartean, eguneroko bizitzan euskararen alde zinez eragingarri litzatekeena alferrik galtzen uzten dugu.

Esaterako, Eusko Jaurlaritzaren bitartez ikastetxeetara Irudi Biziak ekimena heldu zaigu. Ikasleei urtean lauzpabost film ematen dizkiegu, ia beti euskaraz. Oso pelikula onak, sarritan gainera berriak: Crash, Billy Elliot..., Irusoinek primeran bikoiztuak, bikoiztailerik egokienekin (Iñaki Beraetxe eta).

Film horiek irakasleoi primeran etorriko litzaizkiguke hainbat eta hainbat ikasgaitan; aurten bai, baina baita hamaika urte barru ere.

Bestalde, Jaurlaritzak, Kontseiluak, edonork du onartzen zinema erabakigarria dela euskalduntze prozesuan.

Ordea, zer egiten da pelikula zoragarri horiekin?

Suntsitu eta erre.

Zergatik? Banatzaileek ez dutelako baimenik ematen DVD bilakarazteko. Eta biltegietako leku garestia kentzen dutenez erre egiten dira.

Baina ez ote gaude euskaldunok gaueko lanetan ohituak? Banatzaile handien ezetza ezin bada aldatu, ezingo genuke ezkutuan zenbait kopia atera eta ikastetxeetara bidali? Edozein irakaslek daki gaur egun euskararen erabilera hedatzeko orduan film horiek urre gorria balio dutela.

Hori bai, euskararen normalkuntzarako hurrengo bileran ordu pare bat eman ondoren erabakiko dugu errotulu batzuk jarri behar ditugula ikastetxeko kortxoetan, adieraziz euskarak biziki maiteko zaituela baldin zuk erabiltzen baduzu, eta ikasleek hunkiturik miretsiko dituzte errotuluok.

etiketak: kalakakoak
asel
asel dio:
2007/03/06 13:19

Bai, ez dut inoiz horretaz pentsatu, nora doazen pelikula horiek guztiak, eta norbaiten bulegoa erretzeko modukoa iritzi diot zuk plazaratu duzunari. Zelan ostia da posible? Gero esango digute kopiatzen dugunok garela piratak, baina holako jendilajearen arauak errespetatzen bizi behar badugu... Egile eta holako eskubidearen gainetik ez lukete kulturarako eskubideek behar? Zelan ukatzen digute eginda dagoen lana euskaldun guzioi iristeko eskubidea? Nondik hasi behar dugu gasolina botatzen? Badakit garesti dagoela, baina garestiago dago zinema euskaraz ikusi ahal izatea...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.