Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / AMAREN ARANBARRIAK

AMAREN ARANBARRIAK

mzap 2004/10/08 20:05

Iñigo Aranbarriren "Hitzak eta giltzak"en ezagutu nuen "Txistu y Tamboliñ" aldizkariko ipuin baten izenburu palindromoa:

NIK ENARA NERAMAN AMAREN ARANEKIN

Ikasturteko lehenbiziko egunean ikasleei programazioa diktatzen diet. Baita palindromo hori ere, bukaeran, programazioaren barruan balego bezala.

Baten bat ohartu egiten da ez dela programazioaren gainerako esaldien oso antzekoa (1-Sarrera, 2-Sokrates, 3-Lukrezio...), eta orduan zer berezitasun ote duen galdetzen diet, berehala asmatzen duenari euro batzuk emango dizkiodala, baina ez larregi, eta ez dute asmatzen.

Kontua da gaur goizean, hilerriko belarditik etxerantz nindoala, iaz leheneko ikasle batek, Matxitxakoko bideko banku batean eserita zegoena, Bizkaiko Etxeen parean, garrasi egin didala:

NIK ENARA NERAMAN AMAREN ARANEKIN!!

eneko
eneko dio:
2004/10/09 03:15

Kontuz Markos, gaur egungo gazteekin milaka euro galduko dituzu-ta! :-)

xme
xme dio:
2004/10/09 12:00

Ikasle ohi horrek, sekula beste poesiarik ikasten ez badu ere, seguru buruan gordeta geratuko zaiola esaldi magiko hori. Eta deiadarra, berriz, feedback modu bat da, esateko: "E, Markos, zelan zagoz? Akordatzen zara nirekin? Ni bai zurekin, ze ondo pasatu genuen..."

Belaunaldi berriek ez dut uste zaharrek baino berezko abilezia handiagoa izango dutenik esaldiaren trikimailuari antzemateko, baina posible da zaharrek gazteei txibatzea: "Markosek klaseko lehen egunean..."

Beste egunen batean kontatuko diat delako esaldia nork asmatu zuen.

mzap
mzap dio:
2004/10/11 11:23

ez zuen ba Patxi Bisquertek asmatuko

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.