Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Ziaboga jaiak

Ziaboga jaiak

mzap 2006/11/01 12:17

Frantziako Iraultza, Maiatzaren Lehena eta antzekoak ederrak dira bakanak direlako, salbuespenak horrenbeste sainduren artean, eta aurrerapauso eta hobekuntza zehatzak ospatzen dituztelako. Baina jaien artean urtearen ziabogak sentitzen ditut barru-barruan, neguko solstizioa eta udakoa, Gabonak eta San Juanak.

Udako solstizioak, San Juan Gauak eta, eguzkiaren gainbeheraren hasiera ospatzen badute ere sentimendua indartsua da eta zoragarria, behetik gora, lurretik eguzkirantz nagusitzen zaizun bultzada bero onuragarri bati ongi etorria.

Aldiz, neguko solstizioko jaiek, eguzkialdiaren luzatzearen eta indartzearen hasiera ospatzen dutenek, sentimendu eta musika goxo baina goibel bat eragiten dute, oso lirikoa, ilunabarrez herri ezezagun batean sartzen zarenean bezala.

etiketak: kalakakoak
Diana
Diana dio:
2006/11/01 20:33

Mocoviek, eguzkia eta ilargia denbora esta espazioa mugatzen duten fenomeno bezala ulertuak, eguzkia zuten emakume, ilargia gizon. Uda eta neguko solstizioak gizonezkoa eklipsatzen du mocovientzat. Trantze orgasmiko baten barneraturik masturbatu beharrean aurkitzen da gizon mocoviarra.Emakumea berriz, ilberria eta ilbetean adierazten da, non, zentzugabeko poemak idazten ditu. Asimovitin idolatratzen du emakume mocoviarrak, hau bait da eguzkiaren errepresentazio. Grezia klasikoan ostera,Heceta idolatratzen dute solstizioetan gizonezkoek. Hecetak ilargiaren alderdirik iluntsuena eta maltsurrena itxuratzen du, hiru pertsonifikazio izanik{Ilargia zeruan, Diana lurrean, Prosefina infernuan}. Ilberriak emakumeon baitan dagoen Diana askatzen du gizonezkoa guztiz txoratuz.Asimovitin eta Heceta bateratzeak majiaren big+bag bat ondorioztatuko luke, Frazer+ek gizon primitiboan deskribatzen dituen pentsamendu barrenetan sorturiko majia hain zuzen ere.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.