Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / ESPAÑA

ESPAÑA

mzap 2004/10/04 08:47

Demagun Hegoaldeko euskal ikastetxe batean irakasle zabiltzala eta azalpen zure ustez erabakigarri bati ez diotela batere jaramonik egiten beren ikaskideak suizidiora bultzatuz entretenitzen diren nerabe horiek.

Orduan ixo, leihora hurbildu, kanpora ameslari so egin, Matxitxako aldera berbarako, eta, sentimendu sakonez, "¡cuán hermosa eres, España!" errezitatu behar zenuke.

Lehenbiziko aldian behintzat ikasle batzuen arreta zureganatuko duzu.

etiketak: bermeo
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.