130.000 langile baino gehiago
Deslokalizatu, ohitura asko deslokalizatzen dira munduan. Bushek eta, tortura deslokalizatu dute. Baina hemen lantokiez aritu behar dugu. Multinazionalek lantokiak lekuz aldatzen dituzte, langileen soldatak apaldu, ingurumenari kalterik ez egiteko arauak saihestu, hartara gogorrago lehiatu eta ondorioz gehiago irabazteko. Ez bakarrik ez galtzeko, baizik, izugarri irabazita ere, oraindik gehiago irabazteko. “Argia” astekariak zekarrenez, Volkswagenek “2.006ko lehen hiruhilabetekoan 327 milioi euro irabazi ditu eta horrek esan nahi du iazko irabaziak laukoiztu egin dituela... baina multinazionalak kostuak txikitzeko planarekin jarraitzen du eta Landabeneko instalazioen kasuan, dagoeneko iragarri du Nafarroan egiten den Polo produkzioaren herena Eslovakiara eramateko asmoa duela.” Multinazional franko doaz gaur egun Europako Ekialdera; baita Asiara eta Hegoamerikara ere. Mozkinaren logikaren arabera ulergarria da oso.
Enpresak, bankuak bezala, diru bila baitabiltza, ez dute langileen edo bezeroen ongizatea helburu, eta koadroren bat sentimenduak joko balu laster hoztuko luke buruzagitzak, ia beti Euskal Herritik urruti kokatua: Reckitt, Ericsson, Volkswagen, Chupa Chups, Moulinex, Mercedes Benz, Caballito, Acenor, Newell, Expal…
Bestalde, multinazionalak gero eta maizago erabiltzen ari dira hanka egiteko mehatxua negoziazio kolektiboetan xantaia gisa, bai ordainsariak mehetzeko eta bai lan baldintzen hobetzea poxelatzeko. Azkena, Mercedes Benz.
Bistan da gero eta multinazional gehiagok hanka egingo digula. Eta, “Gara”k dioenez, Euskal Herrian 32.000 langile daude zuzenean urrutian harturiko erabaki hotzen menpe, eta zeharka 130.000 langiletik gora.
Azkenik, globalizazioaren atal den deslokalizazioa munduaz jabetu den egitura politiko ekonomiko mugikor bati loturik dago, milaka eta milaka ume gosez hiltzen dituena eta aldagarria dena, hein batean gizakion esku baitago. Halatan, hondamendi hori konpontzekotan, deslokalizazioa barnebiltzen duen egitura irauli beharra legoke. Esateko erraza.
EPA MARKOS!!!!
danak gauz konforme zeure txarlakaz klasien sobre hanna arendt eta freud baye neuku da klasien entzunde no??ust du zeure blokan zozer ipinibeharbazun zeure datu pertsonalak edo zozer interesantie esanbikodala al izateko gente barrije esagutu baye ez klaseko informazio barrijek. ganera klasien kontatndizen gauzek ust du klasien geratubikozandizela eta ez interneten. bueno beste barik zeure gelako lagunek.A ta ez kambije inoiz mese zugaz super ondo pastendu klasien eta,gainera gaurko bekerekak oso interesgarriak esandiez. beste barik, agur danon partez eta ia diktaketa gitxiau itzenbaduzen e!!!
AGUR