Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Txillardegiren sekretu bat

Txillardegiren sekretu bat

mzap 2006/08/14 16:50

Alde batetik, Txillardegik nekez onartzen du denboraren joana, iraganak eta hiltzera doanak liluratzen dute. Exkixuk dio Euskal Herriarenganako gupidak bultzatu duela borroka armatura.

Bestetik, animaliekiko kidetasun sakona dugu, errukia astoa zein hartzarengana, ziminoarekin nahastea, zakurraren laguntasuna, zaldiaren nostalgia. Horiekin guztiekin bat egin nahi du eta bat egiten du Txillardegik.

Alabaina, gizakia eta animalia bereizteko tresnagintza, hizkuntza, kultura eta abar erabili ostean, alferrik itxuraz, Clément Rosset-ek berriki aipatu du animalia, gizakia ez bezala, aldiune soilean bizi dela eta ez dirudiela denboraren emanaz ohartzen denik, ez duela sentitzen denbora badoala.

Hala balitz, Txillardegik bere obraren bidez nolabait adieraziko liguke galduaren oroimina etengabe dakarkion gizatasun nekagarriari muzin egin eta denbora oraingo une betean bizi ahal izateko jorana, animaliatasunean atseden hartzeko beharra, zimino bilakatu nahia.

markos zapiain
markos zapiain dio:
2006/09/06 17:14

eta zehaztu ahalko zenuke, patxi, zertan antzematen zenion zakurrari denboraren emanaz ohartzen zela?

Patxi
Patxi dio:
2006/08/28 19:41

Txillardegi ez dago bakarrik.

Miloika emakume (eta gizon asko ere bai, isilean) ahalegin betean ari dira, denboraren joanari aurre egiten. Kasu egin bestela telebistari: "crema anti-edad". "loción anti-envejecimiento". Ezin da sinistu zenbat iragarki dauden tankera horretakoak.

Txillardegik ez bezela, haiek ez dute zimino bilakatu nahi edonola ere, aukeran nahiago dute drogeriara jun, potetxo garestiez komuneko kajoi guztiak gainezka egin arte bete.

Ziminoa ez dago modan - oraingoz -.

Nik ez dakidana da, Clément Rosset oso zuzen dabilen. Beste animalia batzuk ez dakit, baina zakurrak behintzat bai, jabetzen dira denboraren emanaz. Nik izan nuena jabetzen zan, ondo ezagutzen nuen. Beste kontu bat da, jabetze horren ondorioz kezkatzen diren. Nik esango nuke orokorrean ezetz. Auskalo, edonola ere.

markos zapiain
markos zapiain dio:
2006/09/14 10:59

non zabiltza ba, Patxi?

bestalde, txakurraren oroitzapenek uste dut zure blogeko sarrera berezi bat merezi dutela

"zoofilia" jatorriz abereenganako maitasuna besterik ez da

Patxi
Patxi dio:
2006/09/11 20:29

Markos, zure galderak makina bat oroitzapen berpiztu dizkit, nere txakurraren eta bion harremanari buruz.

Gustora erantzungo dizut, baina "multidiversion intercontinental" honetan, internet ordua 2 euro kobratzen dute, eta bere etxetik 900 kilometrotara dagoen gizasemeak gainera hondartzan behar luke, bideojoko odoltsuetan jolasten ari diren nerabe karraxilariz inguratuta baino.

Patxi
Patxi dio:
2006/09/15 20:00

Beste oraoimen bat. Hark bai praktikatzen zuen zoofilia nerekin. Nere hankari, edo besoari heltzen zitzaion amorratuta, eta eragiten zion gerriari zoro-moduan bere sexu-egarria asetzeko. Nik ez nion sekula atseginik eman. Hori ere egia da.

Maitasuna bai, alkarrekikoa zan.

Idatziko det bai, nere txakurra zanari buruz, halako batean. Txillardegik estimatuko lukeen mezu bat beharbada, irakurriko balu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.