Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / Independentziaren osteko futbol txapelketaz

Independentziaren osteko futbol txapelketaz

mzap 2006/06/27 12:58

Juan Kruz Lakastak adierazi du on litzatekeela bake prozesuarentzat Espainiaren garaipena futbol mundialean, pozez gainezka dabilena eskuzabalagoa izaten baita. Atsotitzak dioenez, “A España revuelta y alegre, la paz amanece más temprano”.

Dena den, futbolak partaidetza sentimenduak jokoan jartzen ditu eta anitz euskaldun ezin da Espainiako selekzioarekin identifikatu, jendaurrean bederen, nahiz bertan Xabi Alonso ibili. Horietako asko futbolzale ez ezik independentziaren aldeko ere bada.

Eta ematen du, ikusita zein handia den gurean futbolzaletasuna, independentzia lortu osteko arazo nagusietako bat futbol ligarekin zer arraio egin izango dela.

EAEko taldeen arteko liga? Talde gutxi, ez da aski. Lurraldetasuna eta zazpiak bat aldezteko bultzatzaile sendo bat, futbol liga itxuroso samarra osatzeko modu bakarra dela: Baigorri, Lizarra, Donapaleu, Alaves, Balmaseda, Altzürükü, Bermeo, Angelu, Real Union, Athletic, Tutera, Maule, Eibar, Osasuna... hor bada funtsa, bada sasoia, bada futbol txapelketa interesgarri bat osatzeko aukera. Politikari eta hedabide abertzaleen zeregin gogorra, orain arteko Athletic-Real Madrid bezain pizgarri eta interesgarri bilakaraztea zaleentzat Athletic-Baiona.

Bestela zer, independentzia lortu eta biharamunean Madrila, ea orain arte bezala Espainiako ligan parte hartzen uzten diguten? Ez dirudi ez duin ez bihoztoi. Zer pentsatuko zukeen Argala batek honetaz guztiaz?

etiketak: kalakakoak
asel
asel dio:
2006/06/29 17:38

karkarkar, erresuminik ez, gaiztakeriarik gabeko poza da nirea. Ea zorra hori kitatzeko aukera noiz dudan, nigatik gura duzunean! (ondoan garagardoa euki badezaket, dena dela, hobe). Bide batez, azkenean neu ere animatu, eta orain uda, oporrak, sasoi patxadatsua datozela, neure blogari ekin diot. Kuriositaterik izanez gero: http://www.goiena.net/blogak/asel/ ;-)

markos zapiain
markos zapiain dio:
2006/06/29 11:17

asel, laguntza behar izango duzu ziur aski laster, ezin baita bizimodua garagardo betekadan eta espainia gaxoaren aurkako erresumin eta korromioan oinarritu

nik laguntza emango dizut, baina ez musutruk: zorra betetzea, besterik ez dizut eskatuko

asel
asel dio:
2006/06/28 12:27

Ez dakit Lakastak arrazoia zuen, baina hau lasaitua, hau gozamena, 1-3rekin. Batez ere palkoko bizkarroiek nor animatuko izango ez dutela jakinda. Orain Brasilek bukatu beharko du lana, ea Ronaldok, Ronadinhok Kakak edo nork emango digun hurrengo poza!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.