Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Markos Zapiain / INGALANDAN ERE BADUTE PLAN BAT

INGALANDAN ERE BADUTE PLAN BAT

mzap 2004/10/02 14:10

Ibarretxerena baino gehiago dirudi ordea "Eulien bazka"ren eranskin bat, gorpuen zomorroak baititu oinarri, urdeen gorpu ustelenak zehazki.

Kontua da hiliko zerri batzuk Londres inguruko bazter sekretuetan gorde dituztela, basoetan zein eraikinetako sotoetan, giza hilketak argitzen lagunduko dutelakoan.

"British Museum of Natural History" delakoaren zientifikoek itxaropena dute, zerri ustelon bidez biktima zein unetan hil ote zen zehaztu ahalko dutela.

Museoko auzitegi-entomologoak, Zoe Adams andereak, faktore erabakigarriak hiru direla adierazi du: a) ezkutalekuaren hozberoa, toki desberdinen tenperaturak; b) gorpuko zomorro motak; eta c) zomorro horiek gorpua datzan lekuraino iristeko behar izaniko denbora.

Halatan, ikerlariek jakin ahalko dute zenbat denbora igaro den biktima hil zenez geroztik, hau da, zenbatekoa izan den Interbalo Post-Mortem-a, IPM-a.

Hilotzaren ohiko aldaketek, rigor mortis-arenak esaterako, nabaritzen dute heriotza zein ordutan gertatu zen. Ordea, bizpahiru egun hilotz daramatzanerako, IPM-a zehaztasunez kalkulatzeko informazio gehiago behar da.

Kinka honetan bilakatzen dira ustelduz doazen urdeen zomorroak erabakigarri.

Izan ere, Zoe Adams forentseak jakinarazi duenez, deskonposizio fase bakoitza zomorro mota jakin bati loturik dago.

Zerrien gorpu ustelek doiago kalkulatzen lagunduko dute zenbat denbora behar duten zomorro desberdinek giza gorpuak dautzan tokietara iristeko, urtaro bakoitzean.

Adamsek aitortu duenez, buruhauste franko izan dute Londresen urdeentzako gordeleku egokiak aurkitzeko orduan, kirats itzela baitarie.

etiketak: bermeo
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Markos Zapiain

1963an jaio nintzen. Markos Zapiain naiz ia beti. Baina ez zidaten soldaduzka egiten utzi, nortasun bikoitza dela eta. Batzutan Pelipe pizten da ene baitan. Pozik ibiltzen da oro har Pelipe. Baina haserretzen denean, kontuz.